Albert Edelfelt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Edelfelt
Albert Edelfelt-Självporträtt.jpg
Bizitza
Izen osoaAlbert Gustaf Aristides Edelfelt
JaiotzaKiala manor (en) Itzuli1854ko uztailaren 21a
HerrialdeaFinlandiako Dukerri Handia
Talde etnikoaSuedo-finlandiarra
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHaikko Manor (en) Itzuli1905eko abuztuaren 18a (51 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
Anai-arrebak
LeinuaEdelfelt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea 1873)
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Arteen Akademia Inperiala
Royal Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Art Room of the University of Helsinki (en) Itzuli
Q11849805 Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
suediera
Ikaslea(k)Theodora Krarup (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenakDecember day (en) Itzuli
Service in the Southern Archipelago (en) Itzuli
Pasteur's portrait by Edelfelt (en) Itzuli
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: b0d3c566-3f79-430b-8720-808c7414431b Discogs: 2403325 Find a Grave: 91850804 Edit the value on Wikidata

Albert Gustaf Aristides Edelfelt (Porvoo, Finlandia, 1854ko uztailaren 21a1905eko abuztuaren 18a) finlandiar margolari ospetsua izan zen[1]. Herrialdeak independentzia lortu aurretik finlandiar kultura atzerrian ezagutarazi zuen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albert Edelfelt Porvoon jaio zen. Bere gurasoak suediar jatorrikoak ziren. Ikasketak 1869an hasi zituen Finlandiako Arte Elkartearen Marrazketa Eskolan eta 1873an Anberesko Arte Akademian egin zuen urtebete.

1874 eta 1878 artean Parisko Arte Ederren Eskola Nazionalean izan zen[3] eta Jean-Léon Gérômefrantziar margolari eta eskultorea izan zuen irakasle. Parisen Julian Alden Weir izan zuen pisukide eta honek John Singer Sargent artista estatubatuarra aurkeztu zion. Arrakasta handia lortu zuen Parisen bereziki pertsona ezagunen erretratugile gisa, hala nola Louis Pasteur, Aino Ackté eta Errusiako Errege familiarenak[2]. Harreman hauei esker 1881-82 denboraldia San Petersburgon pasa zuen ikasten. 1888 urtean Ellan de la Chapelle baronesarekin ezkondu zen eta haur bat izan zuten.

Johan Ludvig Runeberg poeta familiaren laguna zuen eta berak bereziki miresten zuen. Honek inspiratuta Finlandiako historiaren inguruko margolanak egin zituen azken urteetan. Runebergen Ensign Stål-en istorioak poemaren ilustrazioak egin zituen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko ospea lortu zuen lehen artista finlandiarra bihurtu zen. Louis Pasteurren erretratuari esker Frantziako Gobernuak Ohorezko Legioaren domina eman zion 1886an Paris Salon erakusketan[4]. 1889ko Parisko Erakusketa Unibertsalean ere urrezko domina jaso zuen.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandian errealismoaren sortzailea izan zen eta hainbat artista gazteren atzerrirako sarbide bihurtu zen, bereziki Pariserako. Hauen artean aipa daitezke Akseli Gallen-Kallela eta Gunnar Berndtson. Bere ikasle ezagunena Léon Bakst errusiarra izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Blanka erregina (1877)
  • Karlos dukea Klaus Flemingen gorpua iraintzen (1878)
  • Haurraren hileta (1879)
  • Urkien azpian (1881)
  • Virginie (1883)
  • Itsasoan (1883)
  • Umeak ur ertzean (1884)
  • Louis Pasteuren erretratua (1885)[5]
  • Ruokolahtiko emakumeak Church Hillen (1887)
  • Luxenburgoko lorategiak (1887)
  • Kristo eta Madalena (1890)
  • Porilaisten marssi (1890)
  • Kopenhage (1890)
  • Bi emakume garbitegian (1893)
  • Nikolas II.a Errusiakoaren erretratua (1896)
  • Aino Acktéren erretratua (1901)
  • Turkuko Akademiaren inaugurazioa (1904)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albert Edelfelt. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  2. a b (Ingelesez) Etusivu. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  3. (Ingelesez) «Albert Edelfelt, master of plein air - thisisFINLAND» thisisFINLAND 2009-03-07 (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  4. (Ingelesez) Musée d'Orsay: Albert Edelfelt Louis Pasteur. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  5. (Ingelesez) Musée d'Orsay: Albert Edelfelt Louis Pasteur. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).