Nafarroako Unibertsitatean farmatzian lizentziaturik, 1987anUPNn sartu zen. Bi urte geroago, alderdiko gazteriaren presidenteorde bihurtu zen. Azaroan Juan Ojembarrena presidenteak dimititu ostean, presidente izendatu zuten Catalan. 1991an berriro hautaturik, 1994 arte jarraitu zuen karguan.
Parlamentuan1991n sartu zen lehen aldiz. Berriz, 1995ean hautatuta atera zen, eta 1996ko irailean Miguel Sanzek Nafarroako lehendakaritza lortu ostean, Alberto Catalan taldeko bozeramaile bilakatu zen. Hurrengo legegintzaldian kargua errepikatu zuen. 2001eko otsailean Rafael Gurrea ordezkatu zuen alderdiko Idazkaritza Orokorrean, eta 2005eko martxoan, berriro atera zen hautaturik. 2003ko hauteskundeen ostean, Tokiko Administrazio sailburua eta Gobernuko bozeramailea izan da.