María Kutz

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Kutz
Bizitza
Jaiotza Donostia1954ko uztailaren 13a (66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta mikrobiologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Maria Kutz Peironcely (Donostia, Gipuzkoa, 1954ko uztailaren 13a) UPNko politikaria da.

Zaragozako Unibertsitatean medikuntzan lizentziatuta eta mikrobiologian espezialista, 1979tik Nafarroako Ospitalean aritu zen lanean. 1995 eta 1999 bitartean ospitale horretako zuzendaria izan zen. 1999-2003ko legegintzaldian, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzia izan zen Iruñeko udalean, baita alkateordea eta UPNko bozeramailea ere. 2003ko uztailean Nafarroako Gobernuko Osasun sailburua izendatu zuten. Egun Nafarroako Parlamentuko kidea da.


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.