Alberto Palacio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Palacio
1893-08-22, La Ilustración Española y Americana, Alberto de Palacio, Rico.jpg
Bizitza
Izen osoaAlberto de Palacio y Elissague
JaiotzaSara1856ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaGetxo1939ko maiatzaren 18a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniari zibila eta ingeniaria
Lan nabarmenakBizkaia zubia
Osram factory (en) Itzuli

Alberto Palacio Elizaga (Sara, Lapurdi, 1856ko urtarrilaren 24a - Getxo, Bizkaia, 1939ko maiatzaren 11) ingeniaria eta arkitektoa izan zen. Haren lanik garrantzitsuena Bizkaiko Zubia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarako Serorategi baserrian[1] jaio zen, 1856ko urtarrilaren 28an. Haurtzaroa Sara eta Gordexola artean eman zuen, Palaciotarrek Sandamendin zuten etxean. Horiek horrela, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez hitz egiten zuen.

Ikasketak Carrión de los Condesen egin zituen, Palentziako probintzian, San Zoilo eta San Felix ikastetxeetan. Ondoren, Bartzelonara joan zen Arkitektura Eskolan goi-mailako ikasketak egitera. 1882an nota bikainekin lizentziatu eta Frantziara joan zen. Bertan, Frantziako arkitekturari buruz ikasi zuen.

1883an Leonor Arana Iturribarriarekin ezkondu eta Madril bizitzera joan zen. Madrilen hainbat arkitektura-lan burutu zituen.

1939ko maiatzaren 11n hil zen Getxoko Arieta kalean zeukan etxean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bizkaiko Zubia, Getxoko udala.