Areatzako zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Areatzako zubia
Bilbao - Puente del Arenal.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 37″ N, 2° 55′ 30″ W / 43.26027778°N,2.925°W / 43.26027778; -2.925Koordenatuak: 43° 15′ 37″ N, 2° 55′ 30″ W / 43.26027778°N,2.925°W / 43.26027778; -2.925
Zabalera 19.7 m.
Gurutzatzen du Bilboko itsasadarra
Zubibegiak 3

Areatzako zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da, eskumaldedik Zazpikaleak eta ezkerraldetik Abando lotzen dituena. Izen berdineko Areatzako parkearen alboan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko hasieran, Zazpikaleak txiki geratu eta Bilbo hedatzeko Abando behar beharrezkoa. Orduan Bilboko itsasadarraren alde biak lotzeko San Antongo zubia eta San Frantziskoko zubi esekia besterik ez zeuden.

Lanak 1844an proiektatu, 1845ean eraikitzen hasi eta 1847an bukatu zituzten. Itsasadarraren gainean zegoen hirugarren zubiak Areatza pasealekua eta Erripa lotu zituen.[2] Egitura metalikozko zubiak erdigunean altxagarria izan zen, eta orduko Espainiako erregina zen Elisabet II.a Borboikoaren omenez Elisabet II.aren zubia izena jarri zioten. Zati metalikoak Bilboko Fundiciones Santa Ana de Bolueta lantegi sorberriak egin zituen. Erreginak berak 1865eko bere bisitan Alfontso semearekin batera ikusi zuen. 1866an altxagarria izateari utzi zion eta 1870 arte bidesaria ordaindu behar zen. Horrexegatik Abandoko errepublikako biztanleek 1867an Foruen zubia eraiki zuten.

Pixkanaka-pixkanaka okerrera egin eta zurezko hiru arku egin behar zituzten. 1878an, Bigarren Karlistaldia eta uholdeak eta gero, hiru harrizko arku eraiki eta behealdetik gabarra eta itsasontzi txikiek baino ezin zuten pasatu[2]. Zubitik, berriz, tranbia eta oinezkoak pasa ziren.

1937ko ekainean Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta gabarrak erabiliz behin behineko zubia eraiki behar zuten altxatuek. Frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak eta 1940an egungo hormigoizko zubia zabaldu eta Garaipenaren zubia jarri zioten izena[2].

1980an jatorrizko Areatzako zubia izena berreskuratu zuen, tartean jatorrizko baranda eta beste osagaiak kenduz.

2006an, 1847ko jatorrizko metalezko arkuen bat aurkitu dute, 1876an Leioako Udondoko zubian erabilita.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo