Aldana tabernako atentatua
Aldana tabernako atentatua | |
---|---|
Gertakaria | |
Data | 1980ko urtarrilaren 20a |
Kokapena | Alonsotegi |
Herrialdeak | Espainia |
Kalteak | |
Hilak | 4 |
Zaurituak | 10 |
Aldana tabernako atentatua Alonsotegin (Bizkaia) 1980ko urtarrilaren 20an bonbaz eginiko atentatua izan zen. Aldana tabernaren kanpoaldean jarritako lehergailu batek eztanda egin eta taberna barruan zeuden lau lagun hil zituen. Atentatua GAE (Grupos Armados Españoles) izeneko talde batek hartu zuen beregain, haien ustez tabernan biltzen ziren ezker abertzaleko kideen aurka, itxura guztien arabera garai hartan ugari ziren talde parapolizial eta ultraeskuindarren ekintzetarako ad hoc asmaturiko siglak baliatuz. Atentatuaren ondoren polizia ikerketak egin baziren ere, errudunak zein izan ziren ez da inoiz jakin, eta Espainiako Barne Ministerioaren arabera ez dago atentatuari buruzko txostenik haien artxiboetan.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |