Aldudeko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aldudeko gudua
Konbentzio gerra
Mendebaldeko frontea
Data 1794ko ekainaren 3a
Lekua Aldude,  Nafarroa Beherea
Koordenatuak 43° 05′ 49″ N, 1° 25′ 28″ W / 43.0969°N,1.42444°W / 43.0969; -1.42444Koordenatuak: 43° 05′ 49″ N, 1° 25′ 28″ W / 43.0969°N,1.42444°W / 43.0969; -1.42444
Emaitza Frantziar garaipena
Gudulariak
 Espainia Frantzia Lehen Errepublika
Indarra
300 soldadu
3 kanoi
1.500 soldadu

Aldudeko gudua, Konbentzio gerran, 1794ko ekainaren 3an frantziar eta espainiar armadak egindako gudua izan zen, Lavictoire jeneralak irabazi zuena.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztanera zihoazen hiru pasabideak mendean hartzeko asmotan, Jacques Léonard Muller jeneralak agindu eman zion bere ezkerraldeko dibisioari Baigorri dagoen Berdaritz lepoa eta Izpegi har zitzan, erdialdekoak Amaiur hartzen zuen bitartean. Berdaritzera ailegatzeko Aldude zeharkatu behar zuten. Bidean espainiar armadak zuen gotorleku bat zegoen, 3 kanoi zituena.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794ko ekainaren 3an, 1.500 frantziar soldaduk posizioa defendatzen zuten 300 espainiar eraso zuten. Horietatik 800 haitzartetik eraso zuten eta goizeko 9tan Uriska mendian zeuden. Lavictoire jeneralak zuzendutako euskal ehiztariek Berdaritz eraso zuten eta artilleriaren sua jasan zuten. Lavictoire hil ondoren, espainiarrek jaitsi eta erasoari ekin zioten. Anabasa aprobetxatuz, Jean Isidore Harizpek zuzenduak, euskal ehiztariak gotorlekuan sartu ziren eta espainiarrak barneko gotorlekuan errefuxiatu ziren. Gotorlekua kanoikatu ondoren, 308 defendatzaileek amore egin zuten.

Tartean, erdialdeko dibisioak apenas ez zuen areriorik eta Izpegi eta Amaiur hartu zituen. Etorkinen armada Arkintzu mendian zegoen, Aldude eta Berdaritz artean. Bi suen artean kokaturik, laster atzera egin behar izan zuen, baina atzera egitean Aldude erre zuten.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar garaipenak penintsularako bidea ireki zuen, justu Bonnivet almiranteak 1531n eta Berwickeko dukeak 1719an hartu zutena. Jacques Léonard Muller buru zuen gudarostea Baztan haraneko guduan borrokatu zen uztailaren 24an .[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   AL Harmonville, Dictionnaire des dates, des faits, des lieux et des hommes historiques, I  .
  2.   Smith, Digby (1998), The Napoleonic Wars Data Book, Londres: Greenhill, 88. orrialdea, ISBN 1853672769  .


Historia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.