Alejandro Rojas-Marcos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Rojas-Marcos


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 15a - 1991ko abenduaren 17a - Salvador Pérez Bueno
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 13a - 1982ko abuztuaren 31
Barrutia: Cádiz
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Andaluziako Parlamentuko kidea



Sevillako alkate

Bizitza
JaiotzaSevilla1940ko irailaren 2a (83 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril eta Sevilla
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Andaluzista

Alejandro Rojas-Marcos de la Viesca (Sevilla, 1940ko irailaren 2a) espainiar politikaria da, ideologia andaluzista duena.

Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen. 1962an, lizentziatu ostean, talde politiko klandestino bat sortzeko erabakia hartu zuen. Halere, hasierako pausoak zailak izan ziren eta 1965arte ez zuen "Andaluziako Konpromiso Politikoa" sortzea lortu. Talde honetan, beste batzuen artea, Diego de los Santos, Luis Uruñuela, Guillermo Jiménez, Juan Carlos Aguilar eta Ángel Tarancónek osatu zuten. 1966an, Konpromisoak Rojas-Marcos Familia Tertzioetarako hauteskundeetara aurkeztu dadila erabaki zuen. Zinegotzi hautatua izan arren, beranduxeago, diktaduraren gabezia demokratikoak salatuz, dimititu egin zuen.

1968an, Alfonso Fernández (PSOE), Manuel Benítez Rufo (PCE), Eduardo Saborido (CCOO) eta Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katetraduna zen Alfonso de Cossíorekin batera, azken honek zuzendutako Sevillako Mahai Demokratikoa sortu zuen.

Hurrengo urteetan, Tribunal de Orden Público zenak bi aldiz auzipetu zuen, 1969 eta 1971an. Bigarrengoan, bi urteko zigorra ezarri zioten. Azkenean, zigor hau hiru urteko erbestealdi batengatik aldatu zioten. Urte horretan bertan, Konpromisoa Andaluziako Aliantza Sozialista bihurtu zen.

1974an, Andaluziako Aliantza Sozialistak Parisen gertatutako Espainiako Junta Demokratikoaren sorreran parte hartu zuen eta Rojas Marcos bere Batzar Iraunkorreko Idazkari hautatu zuten.

1976an Andaluziako Aliantza Sozialista, Andaluziako Partidu Sozialista bihurtu zen.

Franco hil eta gero, 1979 eta 1982 eta 1989 eta 1991 urteen artean diputatu aukeratu zuten. PSA Partidu Andaluzista bihurtu zen. 1994 eta 1996. urteen artean Andaluziako Parlamentuan diputatu izan zen.

1991an Sevillako alkate aukeratu zuten. Alderdi Popularrarekin zeukan paktu baten ondorioz, kargu honetan 1995arte mantendu zen. Paktu berarekin, 1995 eta 1999 urteen artean, Soledad Becerril (PP) alkate zela, alkateorde izan zen.

Hala eta guztiz ere, 1999. urtean aurreko urteetako erlazio ona apurtu egin zen. Horren ondorioz PSOErekin paktua lortu zuen eta Sevillako Metro Erakundea zuzendu zuen.

2004ko ekainean, Europar Koalizioaren barruan Partidu Andaluzista ordezkatzen, europar hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuten hautatu. 2004 bukaeran politikatik erretiratu egin zen.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Manuel del Valle Arévalo
Sevillako alkatea
1991-1995
Ondorengoa
Soledad Becerril