Aleksander Wolszczan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksander Wolszczan

Bizitza
JaiotzaSzczecinek1946ko apirilaren 29a (77 urte)
Herrialdea Polonia
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNicolaus Copernicus University in Toruń (en) Itzuli
Hezkuntza-mailascientific professorship degree (en) Itzuli
habilitation (en) Itzuli
doktoretza
Doktorego ikaslea(k)Maciej Konacki (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Nicolaus Copernicus University in Toruń (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaPoloniako Zientzien Akademia
Nazioarteko Astronomia Elkartea

LinkedIn: alex-wolszczan-10b65ba7 Edit the value on Wikidata

Aleksander Wolszczan (Szczecinek, Polonia, 1946ko apirilak 29) poloniar astronomo nabarmen bat da, lehen aldiz gure eguzki-sistematik kanpoko exoplaneten eta planeta pultsarren existentzia frogatu zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian hezia (Toruńgo Nicolaus Copernicus Unibertsitatean) Wolszczan 1982an joan zen AEBetara, Cornell Unibertsitatean, New Yorkeko Ithacan dagoena, lan egiteko. Handik denbora batera Pensilvaniako Estatu Unibertsitateko Astronomia irakasle bihurtu zen. Torungo unibertsitateko irakaslea eta Poloniako Zientzien Akademiako kide izan da.

Dale Fraill kanadar irratiastronomoarekin lan eginez, bien artean 1990ean PSR B1257+12 pultsarra aurkitzera eraman zuten behaketak egin zituen. Egindako aurkikuntzarekin lortutako datuen azterketarekin, pultsarraren inguruan, hurrenez hurren, Lurra baino 4,3 eta 2,8 aldiz masiboagoak ziren bi planeta orbitatzen ari zirela aurkitu zen, pultsarragandik, hurrenez hurren,, 0,36 eta 0,47 unitate astronomikoko distantziara daudenak. Planeta sistema hau gure eguzki-sistematik kanpo aurkitutako lehena izan zen, bere existentzia frogatua dagoelarik.

Wolszczanek eta Frailek euren aurkikuntzak 1992an eta 1994an argitaratu zituzten. Aditu batzuen hasierako interpretazio okerra gora-behera, gaur egun, aurkikuntza hau funtsezkotzat hartzen da.

1996an Wolszczanek AEBetako Astronomia elkarteak ematen duen Beatrice M. Tinsley saria jaso zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksander Wolszczan Aldatu lotura Wikidatan