Aleksandr Mostovoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aleksandr Mostovoi
A-Mostovoi.jpg
Bizitza
Jaiotza Lomonosov1968ko abuztuaren 22a (50 urte)
Herrialdea  Errusia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg FC Asmaral Moscow1985-1986197
Flag of None.svg FC Spartak Mosku1987-1992
Flag of None.svg SESBeko futbol selekzio nazionala1990-1991153
Flag of None.svg Errusiako futbol selekzio nazionala1992-20045010
Flag of None.svg SL Benfica1992-199390
Flag of None.svg CIS national football team1992-199220
Flag of None.svg Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie1993-1994153
Flag of None.svg RC Strasbourg Alsace1994-19966115
Flag of None.svg Real Club Celta de Vigo1996-200423556
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés2004-200511
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés2005-200511
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 75 kilogramo
Altuera 177 zentimetro
Jasotako sariak

Aleksandr Vladimirovitx Mostovoi (errusieraz: Александр Владимирович Мостовой; Lomonosov (SESB), 1968ko abuztuaren 22a - ) errusiar futbolari ohia da eta Real Club Celta de Vigon eman zuen gehien bat bere lana, Espainiako futbol ligako lehen mailan, alegia. Egun, kirol-zuzendaria da Marbella Fútbol Club-ean.

Biografia eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleksandr Mostovoi Leningradoko Lomonosoven (SESB) jaio zen, (SESB), 1968ko abuztuaren 22an.

« ...Beti nengoen baloiarekin jolasean, txiki-txikitatik, Moskuko kaleetan. Eskolatik atera eta ez zegoen beste zer eginik, egun eta gau, ez jan, ez edan... Baloia eramaten nuen edonora; baita bidaiatzen nuenean ere...[1] »

Horrela kontatzen ditu bere lehen urte haiek:

« 1970eko hamarkada gogorra izan zen SESBen. Diziplina zorrotza eta ezin ezertxo ere erosi. Ama ile-apaintzailea nuen eta aita, berriz, argiketaria. Egun osoa ematen zuten lanean. Ez genuen telefonorik, ezta telebistarik ere etxean. 16 urte nituela, eskola utzi nuen, Hirugarren mailako ekipoak deitu zidalako. Handik joan nintzen FC Spartak Moskura, Udalaren ekipora. Hortxe geratu nintzen...[2] »

Berehala erakarri zuen arreta FC Spartak Moskun eta frantses ekipotara egin zuen salto: Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie eta RC Strasbourg Alsacen. SL Benficara ere joan zen, Lisboara, baina ez zitzaion uste bezain ondo atera[3].

1996an, Real Club Celta de Vigok ekarri zuen frantses klubetik, 325 milioi pezetaren truke. Han 8 denboraldi pasa eta gero, Balaidosko tsarra idolo bilakatu zen Vigoren zaleentzat.

Hiru liga egin zituen Errusian, bat Portugalen eta kopa bat ere bai. Intertoto Kopa ere jaso zuen RC Strasbourg Alsacekin. Real Club Celta de Vigorekin Intertoto kopa jaso zuen 2000n eta Erregearen koparen finalera ere iritsi ziren -Zaragozaren aurrean galdu bazuen ere-.

Real Club Celta de Vigon, Mostovoi 1996tik 2004ra arte egon zen eta ekipo horretako jokalari hoberenetarikoa izan zen.

Hala ere, Alexander Mostovoi afizioaren erreferente izan bazen ere, tenperamentuak faktura pasatu zion era berean; Real Sporting de Gijónen zelaia utzi zuen lesioa zuela-eta, baina garaian kapitain zen Patxi Salinasek itzularazi zuen. Gazi-gozoak alboratuz, bera izan zen Espainiako futbol ligako lehen mailan partida gehien jokatu zituen jokalaria.

36 urte zituenean eta 7 bat hilabete jokatu gabe, 2005eko martxoan, Mostovoik kontratua sinatu zuen Dmitri Pitermanekin denboraldi bukatu arte Deportivo Alavésen jokatzeko.

Lehen partida, bakarra izango zena, Cádiz Club de Futbolen aurka izan zuen. 78. minututan sartu zen jokuan eta, falta ziren 12 minutu eta 5eko luzapenen artean, berak sartu zuen partidan izango zen tanto bakarra. Ia-ia bigarrena ere sartzekotan egon zen, baina ez zuen lortu eta Deportivo Alavések 1-3 galduko zuen.

30 egun egon ondoren, ekipoa uzteko erabakia eman zuen jakitera, bizkarreko arazoak zituela-eta. Orduan hartu zuen erretiroa.

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

65 alditan izan zen nazioarteko. 15 partida jokatu zituen SESBeko selekzioan eta beste 50 Errusiakoan[4]. 2004an jokatu zuen azken partida selekzioarekin; Eurokopa hartan, 1-0 galdu zuten Espainiaren aurka. Mostovoik kritikak egin zizkion prestakuntzari eta Georgi Jartsev errusiar hautatzaileak bota egin zuen selekziotik[5].

Munduko kopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundial Egoitza Emaitza
1994ko Munduko Futbol Txapelketa AEB Lehen fasea
2002ko Munduko Futbol Txapelketa KOR eta JPN Lehen fasea

Eurokopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurokopa Egoitza Emaitza
UEFA Euro 1996 ENG Lehen fasea
UEFA Euro 2004 POR Lehen fasea

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Herrialdea Urtea Partidak Golak
FC Spartak Mosku SESB 1986 - 1991 106 34
SL Benfica POR 1991 - 1993 9 0
Basse-Normandie FRA 1993 - 1994 15 3
RC Strasbourg Alsace FRA 1994 - 1996 61 15
Real Club Celta de Vigo ESP 1996 - 2004 290 72
Deportivo Alavés ESP 2005 1 1
Guztira 482 125

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Herrialdea Urtea
Sobietar Batasuneko Futbol Liga FC Spartak Mosku SESB 1986-1987
Sobietar Batasuneko Futbol Liga FC Spartak Mosku SESB 1988-1989
Errusiako futbol liga FC Spartak Mosku Errusia 1991-1992
Portugalgo futbol liga SL Benfica Portugal 1993-1994
Portugalgo futbol kopa SL Benfica Portugal 1992-1992

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Herrialdea Urtea
Copa Intertoto de la UEFAko Intertoto Kopa 2000 Real Club Celta de Vigo Espainia/Errusia 2000
UEFAko Intertoto Kopa 1995 RC Strasbourg Alsace Austria/Frantzia 1995

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Mostovoi Aldatu lotura Wikidatan