Aleksandra Arkhipova
Aleksandra Arkhipova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1976ko abenduaren 23a (47 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian State University for the Humanities (en) |
Hezkuntza-maila | candidate of philology (en) |
Tesi zuzendaria | Sergey Neklyudov (en) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, filologoa, folklorista, social anthropologist (en) eta antropologoa |
Enplegatzailea(k) | Moscow School of Social and Economic Sciences (en) Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola Russian State University for the Humanities (en) (1999ko otsailaren 7a - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Aleksandra Sergeievna Arkhipova[1] (errusieraz: Александра Сергеевна Архипова; Mosku, 1976ko abenduaren 23a) errusiar antropologo, folklorista eta irakaslea da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aleksandra Arkhipova Moskun jaio zen 1976an. 2000n Errusiako Estatu Unibertsitate Humanitarioko Historia eta Filologia Fakultatean lizentziatu zen[2].
1999an Udako Eskola Ekologikoko humanitate saileko zuzendari izendatu zuten[3].
2000-2003 urteetan Errusiako Estatu Unibertsitate Humanitarioko Goi Mailako Ikerketa Humanitarioen Institutuan lan egin zuen[3]. Geroago unibertsitate bereko Folklorearen Tipologia eta Semiotikako Zentroko irakasle laguntzaile izan da. Folkloristika orokorra eta filologia irakatsi ditu[4]. 2003an[4] edo 2004an[2] filologiako hautagai-tesia defendatu zuen[2].
2005etik aurrera, OGI argitaletxearen Antropologia/Folklorea saileko erredakzioko kidea izan da[4].
2010etik 2011ra praktikak egin zituen Bremengo Unibertsitateko Ekialdeko Europako Ikerketa Zentroan[5].
2013an Errusiako Ekonomia Nazionaleko Akademian hasi zen lanean[2]. Errusiako Eskola Ekonomikoan eta Ekonomia Goi Eskolan ere irakatsi du[6].
Folklore politiko sobietarra eta garaikidea aztertzen ditu[2].
Arzamas proiektuan[7] eta Radio Free Europe/Radio Libertyko Arkeologia saioan[8] parte hartzen du.
2023ko maiatzaren 26an, Errusiako Justizia Ministerioak Aleksandra Arkhipova atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[9].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b c d e (Errusieraz) Орлова, Ольга. «Александра Архипова: Подростки предположили, что группу "Синий кит" придумали взрослые, чтобы контролировать интернет» ОТР 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b (Errusieraz) «Архипова Александра Сергеевна» Центр типологии и семиотики фольклора РГГУ jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-17) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b c (Errusieraz) «Архипова Александра Сергеевна» Российский государственный гуманитарный университет jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-30) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «Alexandra Arkhipova» Forschungsstelle Osteuropa Bremen jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-23) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Errusieraz) «РЭШ открывает Экономический лекторий циклом лекций совместного бакалавриата РЭШ и ВШЭ «Больше, чем экономика»» Российская экономическая школа jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-23) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Errusieraz) «Александра Архипова» Arzamas jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-23) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Errusieraz) @SvobodaRadio. «Антрополог Александра Архипова...» Twitter 2021-06-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-23) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Errusieraz) «Минюст России объявил «иноагентом» солиста группы «Би-2»» Meduza 2023-05-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-23) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).