Aleph
Itxura
- Artikulu hau letrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aleph (argipena)».
| Alef | ||||
|---|---|---|---|---|
| Feniziar | Hebrearra | Aramera | Siriakoa | Arabiera |
| א | ܐ | ا | ||
| Eratorritako hizkiak |
Greziarra | Latin | Ziriliko | |
| Α | A | А | ||
| Balizko jatorria |
Hieroglifiko | Proto-semitiko | ||
|
||||
| Errepresentazio fonemikoa: | NAF: [ʔ] | |||
| Kokapena alfabetoan: | 1 | |||
| Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: | 1 | |||
ʾĀlep proto-kanaandar alfabetoaren lehenengo letraren izen berreraikia da. Horren ondoren alfabeto semitikoetara igaro da, adibidez feniziarreko aleph
, siriakoan 'Ālaph (ܐ), hebrearrean aleph (א), eta arabiarrean ʾalif (ا)
Aleph letrak hasieran (ʔ) kontsonante herskari glotalaren adierazpena zen, askotan ʾ (U+02BE) gisa transliteratua. Karakterea Unicodeko Hizki Espazio Aldatzaileetakoa da, grezierazko spiritus lenisean oinarritua ʼ. Adibidez hizkiaren izenaren transliterazioan bertan agertzen da: ʾāleph.
Feniziar letra grezierazko alfa letraren jatorrian dago, berrinterpretazio bat sartuta, bokal bat izendatzeko. Hortxetik eratorri ziren latinezko eta alfabeto zirilikoko A letrak.