Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandro Josef Battenbergekoa (Verona, Lombardia-Venezia Erresuma, 1857ko apirilaren 5a - Graz, Austria-Hungariako Inperioa, 1893ko urriaren 23a) Bulgariako Printzerriko lehenbiziko printzea (knez) izan zen; 1879-1886 bitartean izan zuen agintea. Ekialdeko Rumelia bereganatu zuen 1885ean, eta serbiarren erasoari eutsi zion. Bulgaria Errusiako koroarekiko loturatik askatzeko alferreko hainbat saio egin ondoren, abdikatu egin behar izan zuen, errusiarren inbasioa galeraztearren.