Rumelia

Koordenatuak: 41°00′N 21°20′E / 41°N 21.33°E / 41; 21.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rumelia
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak41°00′N 21°20′E / 41°N 21.33°E / 41; 21.33

Rumelia[1] (turkieraz: Rumeli, Rūm-ėli, «erromatarren herria»; bosnieraz: Rumelija; grezieraz: Ρωμυλία, Romylía, edo Ρούμελη, Roúmeli; albanieraz: Rumelia; mazedonieraz eta serbieraz: Румелија, Rumelija; bulgarieraz: Румелия, Rumeliya) otomanoek Bizantziar Inperioari XIV. mendean hartu zizkieten Traziako eta Mazedoniako probintziei eman zieten izena da.

1878ko Berlingo Itunaren arabera, Turkiaren mendeko printzerri autonomo izendatu zuten Ekialdeko Errumelia, Balkanetako mendien hegoaldean. Biztanle gehienak bulgariarrak ziren, eta 1885ean Bulgariaren barruan sartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Exonimia: Turkia (Asia), euskaltzaindia.eus

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]