Alfred Binet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alfred Binet
Alfred Binet.jpg
Bizitza
Jaiotza Niza1857ko uztailaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1911ko urriaren 18a (54 urte)
Hezkuntza
Heziketa Paris Law Faculty
Parisko Medikuntza Eskola
Tesi zuzendaria Jean-Martin Charcot
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak psikologoa eta pedagogoa
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea
Influentziak John Stuart Mill

Alfred Binet (Niza, 1857ko uztailaren 8a - Paris, 1911ko urriaren 18a) frantses psikologo eta pedagogoa izan zen, ezaguna psikometria arloan egin zituen ekarpenengatik, hain zuzen ikasketa-oztopoak dituzten haurrak hautemateko test bat garatzegatik. Izan ere, 1904 urtean frantses gobernuak haur horiek bereizteko tresna bat diseinatzea esaktu zion; horretarako Théodore Simon sendagilearekin elkartu eta Binet-Simon eskala psikometrikoa asmatu zuten, egungo adimen-testen aurrekaria dena eta haur baten errendimendu akademikoa bere adinari dagokion errendimendu estandarrarekin alderatzen ahalbidetzen duena. Binetek adimen urriko haurren bereizketa gaitzesten bazuen ere, Binet-Simon eskala bazterkeria eta arrazismoa bultzatzeko erabili zen, bereziki Estatu Batuetan, Lewis Terman psikologoaren eskutik besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Binet Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.