Alfredo Duhalde Vásquez (Rio Bueno, 1898koekainaren 30a - Santiago, 1985eko apirilaren 10a) abokatu, bankari eta politikari txiletarra izan zen. Alderdi Erradikaleko (PR) kide izan zen. Errepublikako presidenteorde kargua hartu zuen 1946ko urtarrilean Juan Antonio Ríos presidentea hil ondoren. Ríosen gobernuan, Defentsa ministro izan zen 1942ko apirila eta 1943ko ekaina bitartean, eta, ondoren, Barne ministro 1945eko irailetik Ríos hil zen arte.