Algorta Arraun Taldea
Algorta Arraun Elkartea Getxoko Algorta auzoko arraun elkartea da. 1966ko azaroaren 26an sortu bazuten ere, Algortako traineruak jadanik XIX. mendean zenbiltzaten Bilboko itsasadarratik.
Uniformea
Taldearen kolorea gorria zen, Portu Zaharra trainerua ere bai.
Historia
1894. urtekoa da Algortako traineru baten lehenengo aipamena. 20 eta 30. hamarkadako Abrako estropadetan ere parte hartu izan zuten inoiz algortarrek emaitza aipagarririk lortu gabe.
1966koa da egungo klubaren sorrera eta hasieran batel eta trainerillei ekin zioten, Bizkaiko txapelketak lortuz, bateletan 1970 eta 1971ean eta trainerilletan 1971an ere. Harrobiko lan honek urte gutxi barru emango zuen fruitua, Kontxako Banderarako sailkapenarekin (1982 eta 1980) eta Espainiako Traineru Txapelketako bigarren postuarekin (1982) besteak beste.
Urte on batzuk pasa ondoren 1988an trainerua utzi beharra izan zuten arraunlari falta zela eta. Ordutik hona sarritan elkartu behar izan dira beste klubekin trainerua uretaratzeko, hala Raspasekin 1998an Getxo Arraun Taldea sortuz , 2001ean Mundakarekin Algorta-Mundaka izenpean, edota 2003an Deusturekin Ibaizabal Arraun Elkartea eratuz. Gaur egun kluba egun desagertua da eta Getxo Arraun Elkartearekin elkartu da. KAE Ligako bigarren mailan ari da.
Getxoko Bandera sonatua antolatzen du urtero uztailaren 31ean.
Palmaresa
- Kontxako Bandera (0): bosgarren 1980an. Bi aldiz sailkatua 1980, 1982
- Espainiako Traineru Txapelketa (0): bigarren 1982an
- Euskadiko Traineru Txapelketa (0): hirugarren 1981an
- Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarren 1981, 1982 eta 1984an
- Portus Amanus Saria (1): 1980
- Urdialaitzeko Gurutze Gorria Bandera (1): 1982
- Bermeoko Bandera (1): 1984
- El Corte Ingles (Bizkaitarren promozio saria) (4): 1979, 1981, 1982, 1990
- Portu Zaharra Bandera (1): 1998 (Getxo Arraun Taldea)
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (1): 1981
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (1): 1971
- Bizkaiko Batel Txapelketa (2): 1970, 1971
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |