Alizia Borboi Parmakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alizia Borboi Parmakoa
Bizitza
Jaiotza Viena1917ko azaroaren  13a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2017ko martxoaren  28a (99 urte)
Familia
Aita Elias Borboi-Parmakoa
Ama Austriako Maria Ana artxidukesa
Ezkontidea(k) Alfontso Borboi eta Borboikoa, Espainiako infantea
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borboi Parma etxea
Jarduerak
Jarduerak txakur-hazlea eta horse breederra Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Alizia Borboi Parmakoa edo Alizia Borboi Parma eta Habsburgo Lorenakoa (Viena, Austria; 1917ko irailaren 13a - †Madril, Espainia; 2017ko martxoaren 28a)[1] Borboi leinuko partaide bat zen. Roberto I.a Parmako dukearen hiloba zenez jaiotzatik Parmako printzesa titulua zuen, eta Alfontso Borboi eta Borboi Espainiako infantearekin ezkontzean bera ere grazia eskubidez infantan bilakatu zen. Era berean 1960tik aurrera baita ustezko Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa, Casertako kondesa eta Bi Sizilietako Errege-leinuko buruaren ezkontidea. Eta azkenik, 1994tik aurrera Nafarroako Erresumaren erreginahia.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alizia Vienan jaio zen eta Alizia Maria Teresa Francesca Luisa Pia Anna Valeria izen osoarekin bataiatua izan zen. Bere gurasoak Elías Borboi Parmakoa (1880-1959) eta Austriako Maria Ana artxidukesa (1882-1940) izan ziren. Aitaren aldetik, Roberto I.a Parmako dukearen eta Fernando II.a Bi Sizilietako erregearen bederatzigarren seme-alaba izandakoaren Maria Pia Borboi Bi Sizilietako printzesaren iloba zen. Amaren aldetik Austriako Friedrich artxiduke eta Tescheneko dukearen, eta Croÿko Elisabet printzesaren iloba zen. Bere ama Austriako Maria Ana artxidukesa, Maria Kristina Austriakoa Espainiako Alfontso XII erregea izandakoaren emaztearen iloba zen.

2016ko ekainaren 7an historian izandako Borboi-leinuko partaiderik adintsuena izatera iritsi zen.

Alizia printzesa Elias Borboi Parmakoaren seme-alabetatik ezkondutako eta ondorengoak izan zituen bakarra izan zen.

Nahiz eta publikoki legokion koroa ez aldarrikatu, nafar legitimista batzuentzat erresuma horretako zilegizko erregina zen 1994.eko otsailak 20 geroztik Nafarroako errege-erreginen oinordetzarako ohiko legeen arabera.[2]

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916ko apirilaren 16an Vienan ezkondu zen Alfontso Borboi eta Borboikoarekin (1960an Bi Sizilietako Erresumaren erregenahiaren aldarrikapenekin batera Alfontsok bere lehenengo "Borboi" abizena bere kabuz aldatu zuen "Borboi Bi Sizilietakoa" berea eginez). Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:

  • Teresa Borboi Bi Sizilietakoa, Salernoko dukesa eta Nafarroako infanta (1937), Iñigo Moreno Arteagarekin ezkondu zen (1961ean), eta zazpi seme-alaba izan dituzte.
  • Karlos Borboi Bi Sizilietakoa (1938 - †2015), Nafarroako printzea, Espainiako infantea eta Calabriako dukea, Ana Orleansekoarekin ezkondu zen (1965an), eta bost seme-alaba izan zituzten.
  • Ines Borboi Bi Sizilietakoa, Sirakusako dukesa eta Nafarroako infanta (1940), Luis Morales Aguadorekin ezkondu zen 1965an eta 1978an dibortziatu ziren. Bost seme-alaba izan zituzten.

Tituluak eta tratamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parman:
    • 1917-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Parmako printzesa.
  • Espainian:
    • 1936-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Espainiako infanta.
  • Baxenabarran (lehian)[3]:
    • 1939-1983: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Nafarroako infanta.
    • 1983-1994: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Nafarroako printzesa.
    • 1994-2017: Berorren Maiestate Alizia Erregina, Nafarroako Erregina.
  • Napolin eta Sizilian (lehian)[4]:
    • 1960-1964: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa eta Casertako kondesa.
    • 1964-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa alarguna eta Casertako kondesa alarguna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alizia Borboi Parmakoa Aldatu lotura Wikidatan