Nzinga Mbande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nzinga Mbande
Ann Zingha.jpg
erregina

Bizitza
Jaiotza Matambako Erresuma, 1583
Herrialdea Matambako Erresuma
Bizilekua Matambako Erresuma
Heriotza Matambako Erresuma1663ko abenduaren 17a (79/80 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Ngola Nzinga Mbande ( c. 1583 - 1663ko abenduaren 17a), Ana de Sousa, Rainha Nzinga edo Ngola Ana Nzinga Mbande bezala ere ezaguna Ndongo (1624-1663) eta Matamba (1631-1663) ambundu erreinuetako erregina zen, egungo Angolaren iparraldean kokaturik zeudenak.[1] Ndongo-ko errege-familian jaio zen, hezkuntza militar eta politikoa jaso zituelarik txikitatik; gainera, Inperio Portugaldarrarekin enbaxadore moduan jardun zuen, krisi politikoak desegiten. Bere aita eta anaiak hil ostean erregina bilakatu zen, Esklabo Afrikarren Salerosketaren emendioa garaian, agintean egon zelarik 37 urtetan. Aldi berean, Inperio Portugaldarrak Hego Mendebaldeko Afrika inbaditu zuen esklabotza bidez beren boterea gainjartzeko. Nzingak portugaldarren aurka borrokatu zuen bere erreinuen askatasuna eta ospea defendatzeko. Bere heriotzaren ostean, Nzinga figura historikoa bilakatu zen Angolan bere inteligentzia, jakinduria politiko zein diplomatikoagatik eta bere taktika militar zuhurrengatik.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nzinga Mbande izen askopean ezagutzen da, kimbundu zein portugaldar hizkuntzetan, idazkera ezberdinetan eta honorifiko askorekin. Ingelesez ohikoa da Nzinga, Nzingha, Njinga eta Njingha bezala aurkitzea.[2] Portugaldarrez Rainha (Erregina) Nzinga, Zinga, Ginga bezala ezagutzen zen. Dokumentu ofizialetan eta bere manuskritoetan Jinga, Ginga, Zinga, Zingua, Zhinga eta Singa izenak ikusi daitezkeelarik.[3] Horrez gain, kristau bezala bataiatu zutenean Ana de Souza jarri zioten,[2] izena ama besotako portugaldarraren ohorez[4] eta abizena, garaiko Angolako erreinuko gobernadorearen izenean, João Correia de Souza.[5]

Ndongo eta Matambako monarka bezala, bere sorterri-izena Ngola Njinga zen; ngola errege-familiakoen Ndongo izena zen eta egungo Angolako errepublikaren izenaren sustrai etimologikoa da.

Egungo Kimbundu ortografiaren arabera bere izena Njinga Mbandi idazten zen; izeneko (-j), frantseseko eta portugeseko sabaiaurreko kontsonante igurzkaria ⟨ʒ⟩ edo "j leuna" bezala ahozkatzen da, ondoko (-n) isila den bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nzinga Ndongo-ko errege-familian jaio zen, herrialdearen mendebaldean 1583 urte inguruan. Kilombo Ngola edo erregearen eta Kengela ka Nkombe[6] erregearen emazte eta maitale esklaboaren[7] alaba zen. Nzinga-k bi ahizpa, Mukambu edo Barbara dama eta Kifunji edo Grace dama, eta anai bat, Mbandi Kiluanji, zituen. Anaia aitaren heriotzaren ostean errege bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Elliott, Mary; Hughes, Jazmine. (2019-08-19). «A Brief History of Slavery That You Didn't Learn in School» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  2. a b Africa to America : from the Middle Passage through the 1930s. (1st ed. argitaraldia) Britannica Educational Pub 2011 ISBN 978-1-61530-175-1 PMC 651055754 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  3. (Ingelesez) Publishing, Britannica Educational. (2010-04-01). Africa to America: From the Middle Passage Through the 1930s. Britannica Educational Publishing ISBN 978-1-61530-175-1 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  4. Encyclopedia of African American history.. ABC-CLIO 2010 ISBN 978-1-85109-774-6 PMC 606743227 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  5. Encyclopedia of African colonial conflicts. ISBN 978-1-59884-837-3 PMC 950611553 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  6. (Ingelesez) «Queens of Infamy: Njinga» Longreads 2019-10-03 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  7. (Ingelesez) Miller, Joseph C.. (1975-04). «Nzinga of Matamba in a new perspective» The Journal of African History (2): 201–216 doi:10.1017/S0021853700001122 ISSN 0021-8537 . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]