Amatan (jolasa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amatan haur-jolas tradizionala da, non haurrek etxean dagoen guraso baten eginkizunak imitatzen aritzen duten[1]. Andrazkotan jolasaren antzekoa da, non umeek jostailuzko ontziekin ama edo, oro har, garai bateko emakume baten eginkizunak imitatzen duten[2]. Bi jolas hauek bereziki neskentzako egokitzat hartzen ziten Euskal Herrian[1][2], baina gaur egun amatan jolastea, genero-berdintasunaren ikuspegitik ikusita, neutralago bihurtzen da eta izen berriak lortzen ditu, hala nola, aita-amatan edo gurasotan[3].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas honi euskaraz deitzeko modu asko daude: amatan jolastea/ibiltzea, amaka ibiltzea[4], aita-amaka ibiltzea[5], aita eta amatan jolastea/ibiltzea, aita-amatan jolastea/ibiltzea, gurasotan/gurasoetan jolastea. Ama bakarrik aipatzen duten esapideak zaharragoak dira, gizarte patriarkaletan gehienetan amak izaten zirelako etxeko lanez eta seme-alabak zaintzeaz arduratzen zirenak. Gaur egun, genero-berdintasunaren izenean, esapide berriak agertu dira[3].

*Amatara, *ametara, *aita eta amatara, *aita eta ametara, *aita-ametara, *aita-amatara, *gurasotara edo *gurasoetara jolastea/ibiltzea erdarakadak dira, izan ere, gaztelaniaren eraginez agertu diren kalko okerrak[3].

Beste kulturatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas hau oso ezaguna da mundu osoan eta izen asko ditu kultura eta hizkuntza ezberdinetan:

  • Alemanez, Mutter, Vater, Kind (ama, aita, umea)
  • Errusieraz, дочки-матери (ama-alabatan jolastea)
  • Frantsesez, jouer à la maman et au papa (aita-amatan jolastea)[6]
  • Gaztelaniaz, jugar a mamás (amatan jolastea) edo jugar a papás y a mamás (aita-amatan jolastea)[4]
  • Hungarieraz, papás-mamás (aita-amatan jolastea)
  • Ingelesez, playing house (etxeka jolastea) edo playing grown up (heldutan jolastea)
  • Italieraz, giocare a mamme e figli (ama-umetan jolastea)[7]
  • Katalanez, jugar a les mares i pares (aita-amatan jolastea)[8]
  • Nederlanderaz, vadertje en moedertje (aitatxo eta amatxo)[9]
  • Persieraz, خاله بازی (amatan jolastea) edo مامان بازی (izebatan jolastea)
  • Portugesez, brincar de mãe e filha (ama-alabatan jolastea)
  • Suedieraz, mamma, pappa, barn (ama, aita, umea)
  • Txineraz, 扮家家酒 edo 过家家 (familiaka jolastea/bizitzea)[10]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Amatan» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. a b «Andrazkotan» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. a b c Basurto, Miren. «Nola esan “Jugar a papás y mamás”» EIBZ 2016-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. a b Lizarraga, Juan Inazio. (2010). Haurren munduko hiztegi txikia. Iruña: Nafarroako Gobernua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, 73 or..
  5. Urra Aguirre, Elen. «Nola landu antzerkia eskolan?» Publicaciones Didacticas 88: 281. 2017-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  6. (Frantsesez) Bourassa, Marie-Eve. «Mimétisme - jouer à la maman et au papa» Maman pour la vie 2022-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  7. (Italieraz) Becca, Marcello. «Perché giocare a "mamme e figli" è importante per i bambini?» Curioctopus 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  8. (Katalanez) «Burjassot vol ser municipi promotor del joc no sexista» Hortanoticias 2017-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  9. (Nederlanderaz)(Ingelesez) «Vadertje en moedertje» Synoniemen.net (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  10. (Txineraz) Luo, Yintang. (2018). 慈溪民俗. Ningbo Publishing, 298-299 or. ISBN 978-7-5526-3171-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]