Amebiasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amebiasi
Trophozoites of Entamoeba histolytica with ingested erythrocytes.JPG
Deskribapena
Mota protozoal dysenterya Itzuli, Amoebozoa infectious diseasea Itzuli
parasitic protozoa infectious diseasea Itzuli
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Entamoeba histolytica
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak klorokina, paromomycin Itzuli, Metronidazol, emetine Itzuli, minocycline Itzuli, Metronidazol, tinidazole Itzuli eta tilbroquinol Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK A06.9 eta A06
GNS-9-MK 006 eta 006.9
DiseasesDB 4304
MedlinePlus 000298
eMedicine 000298
MeSH D000562
Disease Ontology ID DOID:9181 eta DOID:9181
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Amebiasia ameba batzuek (batez ere, Entamoeba histolytica) eragiten duten gaixotasun infekziosoa da, sintoma gastrointestinalak eta disenteria sortzen dituena [1]. Amebaren infekzioa sarritan asintomatikoa bada ere, batzuetan amebiosiak hesteetako kalteak eragiten ditu (ultzerak, esaterako) eta -horretaz gain- patogenoak hesteetatik odolera pasa dezake, eta beste organo batzuetara infekzioa hedatu.

Gaitza ohikoagoa da herrialde tropikaletan eta higiene baldintza kaskarrak dituzten lurraldeetan. Mundu osoan 70.000 hildako inguru eragiten ditu urtero [2].

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameba patogenoak bi egoeretan egon daitezke: trofozoitoa (zelula aktiboa, elikatu eta erdibiditzearen bidez zatitzen dena) eta kistea (erresistentzia handiko zelula, latentzia forma bat dena). Mikrobio horien kisteak dira infektatzen dutenak. Kisteak irensten direnean, hesteetaraino iristen dira, eta trofozoito bihurtu. Azken honek gaitzaren sintomak sortzen ditu.

Gaitza gorotz-aho bidetik transmititzen da. Amebiosia duen gizabanako baten gorozkietan protozooaren kisteak daude. Gorozki horiek janariak edo ura kutsatzen baldin badute beste pertsona bat infektatu dezakete. Horregatik, saneamendu-sarea ahula eta eskasa duten lurralde tropikalak (edateko ura zein hondakin-urak arazten ez dituztenak), hirugarren mundukoak edo garapen bidean daudenak, dira amebiosi gehien sufritzen dituztenak (Afrika, India, Erdialdeko Amerika...) [3]

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entamoeba histolyticaren infekzioa asintomatikoa da kasu gehienetan (%80-%90). Infektatutako gizabanako asintomatikoek, dena den, mikrobio patogenoaren eramaileak dira eta euren gorozkien bidez beste pertsona bat infektatu dezakete.

Ez dakigu zehatz-mehatz zergatik infektatutako pertsona askok ez dute gaitza garatzen, eta gutxi batzuek bai. Ziur aski immunitate-sistemaren egoerak, heste-floraren osaketak, eta norberaren sentikortasun genetikoak infekzioaren eboluzioa asko baldintzatzen dute.

Infekzioak sintomak sortzen dituenean, gastrointestinalak dira garrantzitsuenak: protozoo parasitoek hesteak kaltetzen dituzte, eta sabeleko mina, beherakoak eta disenteria eragiten ditu (beherako odoltsu eta mukitsuak).

Kasu larrienetan mikrobio patogenoak heste-mukosa zeharkatzen du eta odolera iristen da. Hortik organo ezberdinetara hedatzen da (gibela, biriketara, garunera...), ondorio larriak dakartzana. Gibela, bereziki, askotan kaltetzen da [4].

Diagnostikoa eta tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorozkien behaketa mikroskopikoak protozoo parasitoaren kisteak edo trofozoitoak agerian jartzen ditu. Azterketa horrek arreta handia eskatzen du, Entamoeba histolyticaren kisteak edo trofozoitoak beste ameba ez-kaltegarrienen antzekoak baitira.

Serologiaren bidez parasitoaren aurkako antigorputzak ere antzematen dira gaixoen odolean.

Tratamenduari dagokionez, ameben aurkako botiken ezarpenean datza (iodokinola, adibidez), kasu batzuetan metronidazol bezalako antibiotikoekin konbinatuta.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. WHO «Amoebiasis. Report of a WHO Expert Committee». World Health Organ Tech Rep Ser, 421, 1969, 1-52 orr. PMID 4978968
  2. WHO. Life in the 21st Century: a vision for all. The World Health Report 1998.. World Health Organization, Geneva, Switzerland, 1998
  3. Yates, J Traveler's diarrhea (ingelesez). Am Fam Physician, 2005 Jun 1; 71 (11), pp. 2095-2100
  4. Medline Plus, Amebiasis (gazteleraz)