Amish

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amishtarrak.

Amish edo amishsak (Pennsylvaniako alemanieraz Amisch, alemanieraz Amische) anabaptismo doktrinako kristau talde bat da. Gehienbat euren bizimodu xehe, usadiozko jazkera, eta gaur egungo erosotasun zein teknologia bereganatzeko jartzen duten erresistentziarengatik ezagunak dira. 290.000 pertsona inguru dira, batez ere Estatu Batuetako Pennsylvania eta Kanadako Ontario estatuetan kokaturik daudelarik.

Amishak estuki lorturiko kultura eta etnia talde bat osatzen dute, nagusiki Suitzatik joandako aleman hiztun emigranteen ondorengoak dira. Mugimendua Jacob Amman suitzarrak sortu zuen, XVII. mendearen amaieran, bere Elizaren lasaikeria moraltzat jotzen zuenari erantzunez. XVIII. mendean, amish askok Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten. Itun Berrian oso modu literalean sinisten dute eta kanpoaldeko mundutik isolaturik bizitzen saiatu ohi dira. Bakezaletasuna eta bizimodu xehearen zaleak dira. XVI. eta XII. mendeko jazkeraz jazten dira. Euretako gehienak Aleman Garaieraren dialekto bitxi batean mintzatzen dira: Pennsylvaniako alemana, nahiz eta euren buruei "suitzar amishak" deitzen dietenek, "suitzera" (Swiss) mintzatzen duten. "Pennsilvaniako herbeheretar" talde ugarietako bat besterik ez dira, hauek orokorrean alemaniar jatorrikoak dira (Dutch, "hebeheretar", hitza, antzinako "Deutsch", "alemaniar", hitzetik eratorria da).

Komunitateko arauak ez dira berak leku batzuetan eta besteetan; komunitate batean debekatuta dagoena baimenduta egon daiteke beste batean. Baina, oroa har, denek baztertzen dituzte aurrerapen teknologikoak eta gizarte-garapena. Gehienek estatuaren laguntzak eta gizarte-zerbitzuak ere baztertzen dituzte. Beachy Amish direlakoak, "aurreratugoak" dira, bereziki 1960eko hamarkada ondoren jaiotakoak, euren jaiotetxeetan ingelesez mintzatzen direlarik. Aipatzekoa da Amishek gainontzeko estatubatuar ingeles hiztunei "English" edo "Ingeles" deitzen dietela.

Haien bizimodua, alderdi batzuetan, ez dator bat Estatu Batuetako legearekin, batez ere hezkuntzari eta haurren lanari dagokionez. Amish haurrak goiz hasten dira komunitatean lanean, eta beren eskola propioetan jasotzen dute hezkuntza. Gainera, oinarrizko hezkuntza amaintzean uzten dute eskola.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan, eta ziurrenik Euskal Herri mailan ere, Peter Weir zuzendariak zuzendutako Witness filmak amish komunitatea gure artean ezagun bilakatu zuen. Filma honetan Harrison Ford, Kelly McGillis, Lukas Haas, Danny Glover, Alexander Godunov, Josef Sommer eta Viggo Mortensen aktoreek parte hartu zutelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amish Aldatu lotura Wikidatan