Pennsylvaniako aleman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pennsylvaniako alemana
Pennsilfaanisch Deitsch — Pennsylvania Dutch
Pennsylvania German distribution.png
Urdinez: Pennsylvaniako alemanaren hiztun proportzio handienak dituzten konderriak. Gorriz: Pennsylvaniako alemanaren hiztun kopuru handienak dituzten konderriak.
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Kanada
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
Hiztunak 300.000
Ofizialtasuna Ez
Eskualdea Pennsylvania, Ohio, Indiana eta Ontario
Araugilea Ez du inork arautzen
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
aleman taldea
goi alemaniar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 pdc
Ethnologue pdc
Wikipedia pdc

Pennsylvaniako alemana (alemanez Pennsilfaanisch-Deitsch, Pennsilfaani-Deitsch, Pennsylvania Deitsch edo Deitsch soilik, eta ingelesez ofizialki Pennsylvania German, nahiz eta ohikoena bertako jendeak herri-hizkeran Pennsylvania Dutch edo soilik Dutch deitzea da) Aleman Garaiaren (alemanaz Westmitteldeutsch) aldaera edo azpidialektoa da. Ipar Amerikan 300.000 hiztun inguru ditu.

Ingelesez, Pennsylvania Dutch deitzen zaio, alemanezko Deutsch hitzarekin ingeles hiztunek sortutako nahasketa okerraren ondorioz: hain zuzen ere, ingelesezko German berez alemaniarra eta alemana baita; aldiz, Dutch hitza herbeheretarra eta nederlandera da.

Gaur egun, hizkuntza horren hiztun gehienak antzinako menonita ordenako eta amish sektetako kideak dira; Estatu Batuetako Pennsylvania, Ohio eta Indiana estatuetan, eta Kanadako Ontario probintzian bizi dira.