Amstrad
| Amstrad | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa eta enpresa |
| Jarduera sektorea | elektronika |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Jarduera | |
| Eskumendekoak | |
| Ekoizpena | Amstrad CPC 464, Amstrad CPC 6128, Amstrad GX4000, Amstrad CPC 664 (en) |
| Agintea | |
| Zuzendaria | Alan Sugar |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | private company limited by shares (en) |
| Jabea | Comcast |
| Zeren jabe | |
| Historia | |
| Sorrera | 1968 |
| Sortzailea | |
| Desagerpena | 2008 |
| webgune ofiziala | |
Amstrad aparatu elektronikoak egiten dituen fabrikatzaile bat da, bere oinarri-basea Brentwooden, (Essex, Ingalaterra) duena. Hau 1968. urtean sortu zen Alan Michael Sugar enpresaburu famatuaren eskutik Erresuma Batuan. Ordenagailu fabrikatzaile honen izena Alan Michael Sugar Trading-en laburtzapen bat da.Londresko burtsan 1980. urtean sartu zen. Eta 80ko hamarkadaren bukaerarako, Amstradek[1] dagoeneko Europa osoko ordenagailu merkatuaren %25a kontrolatzen zuen. 2006. urtetik aurrera Amstraden ekoizpen nagusia elkarreginezko hartzaileak izan dira.
1980ko hamarkadan Sinclair eta Commodore ordenagailu ekoizleekin lehia bizia izan zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amstrad 1968. urtean sortu zen gaur egungo presidentearen eskutik, Alan Sugar hain zuzen ere. Honela, kontsumo-merkatuan sartzea lortu zuen, 70.hamarkadan Hi-Fi eta kasete merkeen segmentuan liderra izanik. Prezio baxu hauek platinazko karkasak plastikoarekin ekoitziz lortzen ziren, eta horrela, konpetentziak baino lan-kostu txikiagoak zituzten (hau hutsa sortzen zuten prozesuak jarraituz lortzen zela esan beharra dago). Bestalde, Amstrad soinuzko anplifikadore eta sintonizatzaileen merkatura hedatu izan da.