An American Werewolf in London
An American Werewolf in London (euskaraz Amerikar gizotso bat Londresen) 1981eko John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film komikoa da. David Naughton, Jenny Agutter, Griffin Dunne eta John Woodvine aktoreek antzeztu zuten.
1981eko Makillaje onenaren Oscar Saria (Rick Baker) irabazi zuen.
Denboraren poderioz, kultuzko film bilakatu zen eta, 1997an, An American Werewolf in Paris (Amerikar gizotso bat Parisen) jarraipena izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]David Kessler eta Jack Goodman (David Naughton eta Griffin Dunne), bizkar-zorroak harturik, Europan barna hiru hileko bidaia egitea erabaki duten bi estatubatuar gazte dira. Ingalaterrako landa eremu bakarti batetik igarotzean, bertakoek aholku beldurgarriak eman dizkiete: "ez zaitezte bidetik baztertu, ezta mortuetara hurbildu ere", "kontuz ilargiarekin". Bi gazteak bideari berrekin eta iluntasunean barneratu direnean, mortuetatik datorren oihu izugarri bat entzun dute, baina ez dira jabetu kondairazko izaki odolzale bat darraienik: haren biktimak Lurrean behin-betiko harat-honata ibiltzera zigortuta dauden bizidun hildakoak bilakatzen dira eta erasotik bizirik ateratzen direnek, aldiz, bestelako patua dute...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David Naughton: David Kessler
- Jenny Agutter: Alex Price erizaina
- Griffin Dunne: Jack Goodman
- John Woodvine: J.S. Hirsch doktorea
- Lila Kaye: Tabernako zerbitzaria
- Frank Oz: Collins jauna
- David Schofield: Dardo jokalaria
- Brian Glover: Xake jokalaria
- Rik Mayall: 2. xake jokalaria
- Don McKillop: Villiers inspektorea
- Paul Kember: McManus sarjentua
- Michael Carter: Gerald Bringsley
- Will Leighton: Joseph
- Frank Singuineau: Ted
- Sydney Bromley: Alf
- Albert Moses: Ospitaleko langilea
- Elizabeth Bradley: Zooko emakumea
- Alan Ford: Taxi gidaria
- Christine Hargreaves: Txartel-saltzailea
- Linzi Drew: Brenda Bristols
- John Landis (krediturik gabe): autobusak harrapatutako gizona
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981eko filmak
- John Landisek zuzendutako filmak
- John Landisek idatzitako filmak
- David Naughtonek antzeztutako filmak
- Jenny Agutterrek antzeztutako filmak
- Griffin Dunnek antzeztutako filmak
- John Woodvinek antzeztutako filmak
- Frank Ozek antzeztutako filmak
- Joachim Tennstedtek antzeztutako filmak
- Heinz Petruok antzeztutako filmak
- Heinz Theo Brandingek antzeztutako filmak
- Manfred Lehmannek antzeztutako filmak
- Rik Mayallek antzeztutako filmak
- Lila Kayek antzeztutako filmak
- Alan Fordek antzeztutako filmak
- John Landisek antzeztutako filmak
- Vic Armstrongek antzeztutako filmak
- Michael Carterrek antzeztutako filmak
- David Schofieldek antzeztutako filmak
- Jon Petersek ekoitzitako filmak
- PolyGram Filmed Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Gizotsoei buruzko filmak
- Umorezko filmak
- Oporraldiei buruzko filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Londresen girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- Elmer Bernsteinen soinu bandadun filmak
- Exploitation filmak
- Kultuzko filmak