Ana Arruarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Arruarte

Bizitza
JaiotzaAndoain
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Tesi zuzendariaIsabel Fernandez de Castro
Doktorego ikaslea(k)Angel Conde (en) Itzuli
Mikel Larrañaga Olagarai
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: ana-arruarte-lasa-00

Ana Arruarte Lasa (Andoain, Gipuzkoa) informatikaria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da Informatika Fakultatean.[1][2]

Irakaslea unibertsitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako Ingeniaritza eta Adimen Artifiziala graduetan izan da irakaslea. Datu baseen inguruko ikasgaietan batez ere (Datu-baseen oinarriak), baita Programazioa, Gomendio-sistemak eta Hezkuntzarako Informatikan ere.[3] Bestalde, ehundik gora kide dituen EHUko Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko idazkari akademikoa izan zen 2020tik 2022ra, eta Donostiako Informatika Fakultatean kide aktiboa izan da urtetan Fakultate Batzarreko kide gisa eta batzordetan parte hartuta.

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Arruarte informatikaria

Euskal Herriko Unibertsitatean informatika ikasi zuen, Donostiako Informatika Fakultatean. 1999an "Fundamentos y diseño de IRIS un entorno para la creación de sistemas de enseñanza inteligente " izenburuko tesia defendatu zuen (euskaraz: Irakaskuntza adimenduneko sistemak sortzeko ingurune baten oinarriak eta diseinua).[4] Tesiaren zuzendaria Isabel Fernández de Castro izan zen, Galan ikertaldeko orduko zuzendaria.

GaLan ikerketa-taldeko dinamizatzaileetako bat da Arruarte. Talde hori 1990eko hamarkadaren sortu zen, Isabel Fernández de Castro eta Arantza Diaz de Ilarrazaren artean sortu ere, hezkuntza-esparruan erabil daitezkeen baliabide informatikoak hobetu eta malgutzeko asmoz. Azken urteetan adimen artifizialean oinarritutako hainbat bitarteko eta teknologia erabiltzearen garrantzia nabarmentzen dute, ikaskuntza-prozesuen arrakasta bultzatzeko.[5][6][7] 2020ko hamarkadan gai hauek ikertzen dituzte: lankidetza-kontzeptuen eta kultura anitzeko gaien mapak, teknologia bidez lagundutako ikaskuntza-sistemen egokitzapena eta gomendioa, ikasle irekien ereduak eta dokumentu elektronikoetatik abiatuta domeinu-moduluak automatikoki eskuratzea. Hezkuntza eta teknologia digitalak ikuspegi eraikitzaile eta kritikoz nola uztartu da bere ibilbide profesionalean garaturiko lerro nagusia.[8]

Funtsean, honako gai hauek landu ditu Arruartek: ezagutzaren eskuratzea, ikasleen modelizazioa, laburpenen ebaluazio automatikoa eta kontzeptu-mapak. Gaur egun, batez ere, honako gai hauetan ari da lanean: testuliburu elektronikoetatik, eta heuristikoak, ikaste automatikoa eta hizkuntzaren prozesamenduaren bidezko teknikez baliatuz, ikaste-domeinuaren sorkuntza erdiautomatikoa; kulturaniztun ikasketa-tresnen garatzea; eta, gomendio-sistemak eta konfiantza-ereduak hezkuntzan.[1]

Gainera, Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatu izaera duen Adian ikerketa-taldeko kidea ere bada Arruarte,[9] baita EHUko irakaskuntza egituratutako ITForja taldekoa ere. Beste ikerketa-talde batzuekin ere aritu izan da lankidetzan; besteak beste, hauekin: Ixa Taldearekin,[10][11][12] Egokituz, eta Aldapa taldearekin.[13][14][15]

Sei doktorego-tesi[16][17][18][19][20] eta sei proiektu zuzendu[21] baita artikulu zientifiko ugari[22][23] argitaratu ere sistema tutore inteligenteen arloan.

e-makumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur8 astekarian artikulugilea.

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[24] Alde horretatik teknologiaren sorkuntzan emakumeen presentzia oso beharrezkoa dela defenditu izan du, eta urtero artikulu bat idatzi du e-makumeak taldeak Gaur8 astekarian duen atalean:[25]

UEUkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

III. Informatikari Euskaldunen Bilkura (2001)[26]

UEUkidea da ikaslea zenetik, eta Informatika Saileko kide aktiboa izan da urtetan, batez ere Informatikari Euskaldunen Bilkuretako antolatzaile.[27][26][28][29]

Hainbat ikastaro eman ditu UEUn, besteak beste, hauek.[30]

« [2001eko IEB biltzarraren helburua da] ...informatikaren irakaskuntzak ziklo ezberdinetan dituen planteamendu eta arazoak aztertzea, batetik; eta informatika eta teknologia berriek irakaskuntzan dagoeneko duten eta etorkizunean izango duten zereginaren ikuspegi ahalik eta zabalena eskaintzea, bestetik. Hala ere, aurreko bi ekitaldietan bezala, informatikan euskaraz jarduteak dituen bestelako arazo eta gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldiko mintzagaien artean. »

Ana Arruarte[26]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  2. «ANA JESUS ARRUARTE LASA - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  3. Arruarte Lasa, Ana; Oronoz Antxordoki, Maite. (2005). Datu-baseen oinarriak. (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  4. (Ingelesez) Arruarte, Ana; Ferrero, Begoña; Fernández-Castro, Isabel; Urretavizcaya, Maite; Álvarez, Ainhoa; Greer, Jim. (2003). Murray, Tom ed. «The IRIS Authoring Tool» Authoring Tools for Advanced Technology Learning Environments: Toward Cost-Effective Adaptive, Interactive and Intelligent Educational Software (Springer Netherlands): 233–267.  doi:10.1007/978-94-017-0819-7_9. ISBN 978-94-017-0819-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  5. «Galan, Adimen Artifiziala Hezkuntzarako» galan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) Luis Antonio Chamba Eras, Ana Arruarte Lasa, Jon Ander Elorriaga. (2012). «https://www.eae-publishing.com/catalogue/details/es/978-3-659-01128-3/modelo-de-confianza-para-objetos-de-aprendizaje» www.eae-publishing.com ISBN 978-3-659-01128-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  7. «Ana Arruarte Lasa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  8. Berria. «Digitalizazioa hezkuntzan» Berria Eztabaida Gela (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  9. «Adian, Laboratorio de Interacción Persona-Computador para Necesidades Especiales» www.adian.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  10. Ixa talden argitaratutako artikulu guztiak. Ixa Taldea - UPV/EHU.
  11. (Ingelesez) Uçar, Suna-Şeyma; Aldabe, Itziar; Aranberri, Nora; Arruarte, Ana. (2024-02-07). «Exploring Automatic Readability Assessment for Science Documents within a Multilingual Educational Context» International Journal of Artificial Intelligence in Education  doi:10.1007/s40593-024-00393-2. ISSN 1560-4306. (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  12. Ixa Taldea. (2015). Tutore adimendunak, HP eta hizkuntzen ikaskuntza // Education and NLP (Itziar Aldabe, Ana Arruarte eta Montse Maritxalar. Ixa - UPV/EHU.
  13. «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» aldapa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  14. «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» www.aldapa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  15. «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» www.aldapa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  16. Chamba Eras, Luis Antonio. (2017). «Propuesta de un modelo de confianza para comunidades virtuales de aprendizaje.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  17. «Teseo» www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  18. Larrañaga, Mikel. (2912). «Semi-automatic generation of learning domain modules for technology supported learning systems» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  19. Cipitria Leanizbarrutia, Iraide. (2011). «From human to automatic summary grading» www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  20. Rueda Molina, Urko. (2009). «Desarrollo del sofware rentilizable de mapas conceptuales y estudio de su aplicación en contextos de aprendizaje y en los modelos abiertos de estudiantes» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  21. Arruarte, Ana. «Ikerketa proiektuak. Galan, Inteligencia Artificial para la Educación» galan.eus (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  22. Isabel Fernandez de Castro-ren argitalpenak DBLP datu-basean
  23. «ANA JESUS ARRUARTE LASA - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  24. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  25. «GAUR8koak» e-makumeak (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  26. a b c Petxarroman, Iñaki. (2001-03-22). Informatika irakaskuntzan gaiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu UEUk. Datorren asteko ostiralean izango dira informatikari euskaldunen III. jardunaldiak Donostiako Miramar jauregian.. Berria.eus.
  27. «Ana Arruarte Lasa - jardunaldiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  28. Sustatu. (2017). «Informatikari Euskaldunen Bilkura» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  29. IEB2020: Adimen Artifiziala – IEB2022. (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  30. «Ana Arruarte Lasa :: Hitzaldiak - Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  31. Arruarte, Ana. (2013). «Testu liburuen erradiografiak egiten hizkuntza-teknologia erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian