Ana María Muñoz Amilibia

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Ana María Muñoz Amilibia
katedradun

1975 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna María Muñoz Amilibia
JaiotzaDonostia1932ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2019ko ekainaren 9a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Sebastián Ramallo Asensio (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, historiaurrelaria, unibertsitateko irakaslea eta historialaria
Enplegatzailea(k)UNED
Bartzelonako Unibertsitatea  (1968 -
Murtziako Unibertsitatea  (1975 -

Ana María Muñoz Amilibia (Donostia, 1932ko urtarrilaren 1a - Madril, 2019ko ekainaren 9a) historiaurrelari eta arkeologo espainiarra izan zen.[1] Espainiako Arkeologiako lehen emakume katedraduna izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana María Muñoz Amilibia Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitateko Historia sailean. CSICen beka izan zuen Erromako Historia eta Arkeologia Eskolan. 1964an doktore gradua jaso zuen Bartzelonako Unibertsitatean, La Cultura de los sepulcros de fosa en el norte este de España y sus relaciones izeneko tesiari esker.[3]

1975ean Murtziako Unibertsitatean sartu ondoren, Murtziako Eskualdeko ikasketa historikoen alde egindako lanengatik aitzindaria da. Unibertsitate horretan jarraitu zuen 1990 arte, eta Arkeologia, Epigrafia eta Numismatikako katedradun eta Historiaurre eta Arkeologia Saileko zuzendari izatera iritsi zen.[4] 1990etik Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Historiaurreko katedraduna izan zen, 1998an erretiroa hartu zuen arte.[5][6]

Indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landa-lan ugari egin zituen bere ibilbidean zehar, besteak beste:[7]

  • Saguzarren leizea (Zuheros, Kordoba), 1969.[8]
  • Minguillar muinoa (Jaen), antzinako Iponoba, 1974-1978.
  • Coimbra del Barranco Ancho (Jumilla, Murtzia), 1977-1985.
  • Cabezo del Plomoko herrixka eneolitikoa, 1979, 1980, 1984 eta 1985.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muñoz Amilibiak lan zabala du, bai aldizkari zientifikoetako artikuluena, bai lan propio eta kolektiboena. Hona hemen horietako batzuk:[9][10]

  • Ana María Muñoz Amilibia, Victoria Cabrera Valdés, Ana Fernández Vega, Sergio Ripoll López, Amparo Hernando Grande, Mario Menéndez Fernández y Eduardo Ripoll Perelló (2001). Prehistoria (I. liburukia). 2006ko seigarren berrinprimaketa (lehen edizioa). Lerko Print, S.A. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED). ISBN 84-362-4399-4 Obra osoa.[11]
  • Muñoz Amilibia, A.Mª. (1990). «Historia de la Arqueología en Lorca.». Historia de Lorca. Lorca. 
  • Conde Guerri, Elena. (1990): «Ana María Muñoz Amilibia: El Cursus Honorum». Anales de Prehistoria y Arqueología. Secretariado de Publicaciones, 5-6.3-8. Murtziako Unibertsitatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Dra. Ana María Muñoz Amilibia | Prehistoriadora y creadora de la escuela arqueológica murciana». .
  2. (Gaztelaniaz) Madrid, Manuel. (2019-06-14). «Ana Muñoz Amilibia, referente de los arqueólogos de la Región, muere en Madrid a los 87 años» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  3. (Gaztelaniaz) «LA CULTURA DE LOS SEPULCROS DE FOSA EN EL NORDESTE DE ESPAÑA Y SUS RELACIONES de Muñoz Amibilia. Ana María | Librería Torreón de Rueda» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  4. «Muñoz Amilibia, Ana María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  5. «Canal UNED - Prehistoria y Arqueología» canal.uned.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  6. (Gaztelaniaz) Madrid, Manuel. (2019-06-14). «Ana Muñoz Amilibia, referente de los arqueólogos de la Región, muere en Madrid a los 87 años» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  7. «Excavaciones». Dra. Ana María Muñoz Amilibia:Prehistoriadora y creadora de la escuela arqueológica murciana. Universidad de Murcia..
  8. Vicent Zaragoza, Ana Maria; Muñoz Amilibia, Ana Maria. (1973). Segunda campaña de excavaciones: la Cueva de los Murcielagos, Zuheros, Córdoba, 1969. Comisaria General de Excavaciones Arqueologicas ISBN 978-84-369-0277-8. (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  9. «Dra. Ana María Muñoz Amilibia». .
  10. «Dialnet Métricas - Muñoz Amilibia, Ana María» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  11. «au:Muñoz Amilibia, Ana María. - Resultados de búsqueda» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]