Edukira joan

Anastasia Zavorotniuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasia Zavorotniuk

Bizitza
JaiotzaAstrakhan1971ko apirilaren 3a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1971 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2024ko maiatzaren 30a)
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2024ko maiatzaren 29a (53 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: glioblastoma (en) Itzuli
Familia
AmaValentina Zavorotnyuk
Ezkontidea(k)Peter Tchernyshev (en) Itzuli  (2008 -  2024)
Hezkuntza
HeziketaMoscow Art Theatre School (en) Itzuli 1993)
Astrakhan State University (en) Itzuli 1989)
Hizkuntzakerrusiera
japoniera
txinera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea, abeslaria eta aurkezlea
Jasotako sariak

zavorotnuck.ru
IMDB: nm0953816 Allmovie: p258057
Facebook: AZavorotnyuk Twitter: A_Zavorotnyuk Instagram: a_zavorotnyuk VK: azavorotnyuk Youtube: UCd4jSOygwqZRwiVSdbK18DQ Musicbrainz: e369c16a-f7ed-4da8-8a08-5126fd477721 Find a Grave: 270843372 Edit the value on Wikidata

Anastasia Jurievna Zavorotniuk[1] (errusieraz: Анастасия Юрьевна Заворотнюк; Astrakhan, 1971ko apirilaren 3aMosku, 2024ko maiatzaren 29a[2]) errusiar aktore eta telebista aurkezlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anastasia Zavorotniuk Astrakhanen jaio zen 1971ko apirilaren 3an. Ama Valentina Zavorotniuk aktorea zen; aita, berriz, Juri Zavorotniuk telebista zuzendaria[3][4].

1988tik 1989ra Astrakhango Institutu Pedagogikoan ikasi zuen, baina hura utzi eta Moskuko Antzerki Eskola-Estudioan sartu zen. 1993an graduatu, Oleg Tabakoven antzerkiko aktore bihurtu zen eta hamar urtetan 29 antzezlanetan parte hartu zuen. 1993an bertan, The New Adventures of Winnie the Pooh animaziozko telesaileko Christopher Robin pertsonaia bikoiztu zuen eta lehen paper handia lortu zuen zineman, Vladimir Liubomudroven Naslednik filmean. Hala ere, arazo ekonomikoak zirela eta, filma 2002an bakarrik estreinatu zen[5].

2004an ospea lortu zuen Viktoria Prutkovskaia pertsonaia nagusia antzezteagatik Moia prekrasnaia niania telesailean[6].

2012ko irailaren 30etik abenduaren 18ra, Nastia umorezko eztabaida-saioan aritu zen aurkezle gisa[7][8].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zavorotniuken lehen senarra, Olaf Schwarzkopf alemaniar-errusiar enpresaburua, aktorea baino 12 urte zaharragoa zen. Urtebete inguru iraun zuen ezkontzak[9].

Schwarzkopfetik dibortziatu ondoren, Dmitri Striukovekin ezkondu zen[10]. Bi seme-alaba izan zituzten, Anna (j.1996)[11] eta Michael (j. 2000)[12]. Ezkontza horretan, Zavorotniuk hiru urtez bizi izan zen Errusia eta AEB artean[13].

2008ko irailaren 22an, Piotr Txernyxov patinatzaile artistikoarekin ezkondu zen[14]. 2019ko urrian Mila alaba izan zuten[15].

Gaixotasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko abuztuan antzerkian lan egiteari utzi zion[16]. 2019ko urriaren 15ean jakinarazi zen Zavorotniuk tratamendua jasotzen ari zela[17]. 2020ko maiatzaren 14an jakinarazi zen Anastasia Zavorotniuki glioblastoma diagnostikatu ziotela[18]. 2024ko maiatzaren 29ko gauean hil zen, 53 urte zituela[2].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1992 Maxenka Maxenka
Txaika Film laburra
1993 Likhaia parotxka Lizka
1997 Matrosskaia tixina Tania
1999 Jestxo Van Gog
2001 Naslednik Nastia, apaizaren alaba
2007 Kod Apokalipsisa Daria / Marie
Xekspiru i ne snilos Lizon
2008 Neidealnaia zhenstxina Liubania
2009 Artefakt Rita
Gogol. Blizhaixi Aleksandra Smirnova-Rosset
2011 Dom na kraiu Anna
Zhenikh po obiavleniu Vera Zaraiskaia
Sluzhebny roman. Naxe vremia Olga Petrovna Ryzhova
2012 Mamy Nadezhda Eduardovna Puxkariova
Khoziaika «Belykh notxei» Marina
2014 Mamy 3 Nadezhda Eduardovna Puxkariova

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
2004-2009 Moia prekrasnaia niania Viktoria (Vika) Vladimirovna Prutkovskaia haurtzaina
2010 Amanda O Amanda O
2012 Okhota na gauliaitera Galina Pomazan
2012-2013 Ne platx po mne, Argentina Kristina
2013-2014 Zhenstxiny na grani Marina Stanislavovna Rudenko Atal batean
2014 Semia 3D Vika Dergunova
Ja bolxe ne boius Vera Petrovna Koltsova
Provokator Kira, Antonen nagusia
Otdel Olga Ilina
2015 Liubov i more Marina
Txuzhaia milaia Natalia Ivanovna Kapustina
2017 Prokliatie spiastxikh Agnessa Stebnitskaia, Artearen Historiako doktorea
2018 Mezhdu nami, devotxkami. Prodolzhenie Polina, Levandovskiren maitalea
2021 Kaspi 24 Polina Koroliova
2022 Pristavy

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. a b (Errusieraz) «Умерла Анастасия Заворотнюк» Аргументы и факты 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  3. (Errusieraz) «У Анастасии Заворотнюк умер отец» ТСН 2014-10-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-08-08) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  4. (Errusieraz) Либгардт, Ольга. «Отец и брат Заворотнюк умерли один за другим» Комсомольская правда 2019-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  5. (Errusieraz) «Экранное секс-насилие» Экспресс-газета 2015-10-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-08) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  6. (Errusieraz) «Победители «ТЭФИ-2005»» ТЭФИ jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-01-02) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  7. (Errusieraz) «Шоу «Настя» на первом канале - фиаско?!» Xage 2012-10-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-10-23) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  8. (Errusieraz) Дунаева, Надежда. «Шоу «Настя» закрывается» Вечерняя Москва 2012-12-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-20) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  9. (Errusieraz) «Олаф Шварцкопф. Театр одной актрисы» 7 дней 2012-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  10. (Errusieraz) «Анастасия Заворотнюк обвенчалась в Крыму» Подробицi 2008-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  11. (Errusieraz) «Анна Заворотнюк» Вокруг ТВ jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-07-26) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  12. (Errusieraz) «Скандал на дне рождения сына Заворотнюк! Настя не пустила к ребенку его отца» Lady.ru 2008-07-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-08-16) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  13. (Errusieraz) «Добро пожаловать» Канал Украина jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-04-03) (Noiz kontsultatua: 2013-04-03).
  14. (Errusieraz) «Анастасия Заворотнюк вышла замуж» Forum 2008-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  15. (Errusieraz) «У Анастасии Заворотнюк и Петра Чернышева родилась дочь: первое фото ребенка пары» Spletnik 2019-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  16. (Errusieraz) «Анастасия Заворотнюк и ее семья просят прекратить спекуляции вокруг здоровья актрисы» ТАСС 2019-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  17. (Errusieraz) «В окружении Заворотнюк подтвердили, что актриса проходит курс лечения» ТАСС 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  18. (Errusieraz) «Стал известен настоящий диагноз Анастасии Заворотнюк» 7 дней 2020-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]