Anatoli Ribakov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anatoli Ribakov
Bizitza
Izen osoaАнатолий Наумович Аронов
JaiotzaDerzhanivka (en) Itzuli eta Txernihiv1911ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
 Errusia
Talde etnikoajudua
HeriotzaNew York1998ko abenduaren 23a (87 urte)
Hobiratze lekuaKuntsevoko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaRussian University of Transport (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
Genero artistikoaeleberria
short novel (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

IMDB: nm0752947 iTunes: 1177243110 Find a Grave: 23980841 Edit the value on Wikidata

Anatoli Naumovitx Ribakov (errusieraz: Анатолий Наумович Рыбаков; Txernihiv, 1911ko urtarrilaren 14aGreg./urtarrilaren 1aJul. - New York, 1988ko abenduaren 23a) ukrainar eta sobietar idazlea izan zen.

Errusiar Inperioaren Ukrainan jaio zen familia judu batean. 1934an atxilotu zuen NKVDk eta hiru urtez erbesteratu zuen Siberiara. Erbestearen ondoren garraioan lan egin zuen eta Bigarren Mundu Gerran tankeen komandante izan zen.

Haurrentzako liburuak eta nazien okupazioari eta Holokaustoari buruzko eleberriak idatzi zituen.

Bere eleberririk ezagunena Arbateko haurrak (errusieraz: Дети Арбата) da. 1960ko hamarkadan banatu zen, samizdat moduan, baina 1987ra arte ez zen argitaratu. Stalinen aurkako eleberria glasnostaren aitzindaria izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Daga (Кортик), 1948.
  • Brontzezko txoria (Бронзовая птица), 1956.
  • Kroshen abenturak (Приключения Кроша), 1960.
  • Kroshen oporrak (Каникулы Кроша), 1966.
  • Soldadu ezezaguna (Неизвестный солдат), 1970.
  • Fusilaren tiroa (Выстрел), 1975.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gidariak (Водители), 1950.
  • Ekaterina Voronina (Екатерина Воронина), 1955.
  • Uda Sosniakin (Лето в Сосняках), 1964.
  • Harea astuna (Тяжелый песок), 1978.
  • Arbateko haurrak 1 (Дети Арбата) 1982.
  • 35. urtea eta beste batzuk (Тридцать пятый и другие годы) 1988.
  • Arbateko haurrak 2 : 'Beldurra (Страх), 1990.
  • Arbateko haurrak 3 : Errautsak eta hautsak (Прах и пепел), 1994.
  • Oroitzapenen liburua (Роман-воспоминание) (Мой XX век), 1997.