Andarto
Andarto | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.076 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′50″N 2°28′37″W / 42.98056°N 2.47694°W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Andarto Gipuzkoako hegoaldean dagoen mendia da. Zaraiako mendilerroan dagoen mendietako bat da, Deguriako haranean kokatua. Oñati eta Aretxabaleta arteko mugan dago, aipaturiko Deguriako haranaren ipar-ekialdeko muturrean.
1.076 metroko altuera du, eta tontorra zuhaitzez betea du.
Hara joateko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bide errazena Urizar edo Uxarko bidegurutzetik (Eskoriatza) Alabita haranera doan bidetik joatea da. Handik Lizargarateko bidegurutzera heldu ondoren, gas hodiak jarraitzen duen bidea hartu, ezkerretara jo, aurrera, eta Arlutz mendiaren hegomendebaldetik, Deguriara sartzea da. Han, ekialderanzko bidea zuzen jarraitu eta Maruatx pareraino heldu behar da. Horrela, Andarto tontorrera, mendiaren iparraldeko bidetik hel daiteke.
Bestela, beste hiru abiapuntu ohikoak Araotz (Oñati) auzoa, Goroeta (Aretxabaleta) eta Elgea (Barrundia) dira. Hurrenez hurren, ordu bat eta 45 minutu, 2 ordu eta 2 ordu eta 15 minutu inguruko igoerak eskatzen dituzte.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |