Andra Mari Abesbatza
Andra Mari Abesbatza Coral Andra Mari
| ||
---|---|---|
Datuak | ||
Egoitza | Errenteria, Gipuzkoa | |
Zuzendaria | Andoni Sierra | |
Ahotsak | Abesbatza mistoa | |
Urteak | 1966 - ... | |
Webgunea | www.coralandramari.com |
Andra Mari Abesbatza 1966an Jose Luis Ansorenak sortutako Errenteriako abesbatza bat da. Eskarmentu handiko abesbatza honek Euskal Herrian eta Espainiako musika zirkuituetan ohikoak dira; Argentinan eta Europan ere emanaldi girak egin dituzte[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an Fatimako Andra Mari elizaren inauguraziorako parrokiako korua sortu zuen Donostiatik etorri berri zen Jose Luis Ansorena apaizak. 1966ko azaroan eskeini zuten lehen kontzertua inaugurazio egunean izan zen[2]. Handik urtebetara, Errenteriako Alameda Zineman, Fatimako Andra Mari Abesbatza izenarekin aurkeztu zen korua baina, urte hartako abenduan, Andra Mari Abesbatza hartu zuten behin betikotzat[3].
Beste koru eta jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andra Mari Abesbatzak beste bi abesbatza garatu ditu bere baitan:
- Oinarri: gazteen abesbatza hau Andra Mari Abesbatzaren harrobitzat har daiteke. Jose Luis Ansorenak emakumezkoa zen koru hau sortu zuen 1976an baina 1979ko Musikasten abesbatza misto bezala aurkeztu zen. Hainbat sari irabazi ditu; sari nagusia hainbatetan, hala nola, Autol herriko Abesbatzen Jaialdian 1989an, Errenteriako Gabon Kanten jaialdian 2001, 2006 eta 2008an eta EITBk antotalutatako lehen Oh Happy Day lehiaketan 2009an[4].
- Orereta: Andra Mari Abesbatzaren haur korua da, Jose Luis Ansorenak 1968an sortua. Eskarmentu handiko abesbatza hau Euskal Herritik mundura abiatu izan da, gure mugetatik urrun emanaldiak eskeini dituztelarik. Bere kalitatearen adierazle dira Shaoxing, Txinan ospatu ziren 2010eko World Choir Games abesbatzen nazioarteko olinpiadetan lortu zituzten zilarrezko hiru sariak[5].
Haur txikienentzako Andra Mari Abesbatzak badu:
- Musika Tailerra: Umeengan musikarekiko zaletasuna pizteko helburuarekin jarduera desberdinak garatzen dituzte programa honen bidez, hala nola, ipuin musikalak, erritmo jolasak, dantza errazak... jolasen bidez lantzen dute haurrek musika ezagutu eta goza dezaten[6].
Musika utzi gabe, beste alor batean, Andra Mari Abesbatzak honakoak sortu ditu:
- Musikaste: Errenterian, euskal konposagileen lanak hedatzen dituen aste hau 1973an hasi zen ospatzen, Jose Luis Ansorenaren ideia batetik abiatuz. Musika mota desberdinak jorratzen dira, aintzinakoa naiz egungoa, korala, sinfonikoa, etab[7]. Hasieran Andra Mari Abesbatzak antolatzen bazuen ere, gaur egun Eresbil arduratzen da lan honetaz.
- ERESBIL: Musikasteren programazio beharrak asetzeko eta euskal konposagileen lanak gorde eta zabaltzeko Jose Luis Ansorenaren eskutik eta Andra Mari abesbatzaren baitan sortu zen ERESBIL (Euskal Ereslarien Bilduma)[8]. Gehiago jakiteko: ERESBIL Wikipedian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ERRENTERIAKO ANDRA MARI ABESBATZA. (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
- ↑ Jokin, ERKIZIA, Hasier ; BALDA, Mikel ; CABRILLA, Jon ; BERRA,. «Errenteriako Kaputxinoak» gaztea.euskonews.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
- ↑ Lopetegi Algorta, Arantxa. Coral Andra Mari Abesbatza - Errenteria 1966-2016. (Noiz kontsultatua: 2017/02/18).
- ↑ Oinarri Abesbatza. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
- ↑ Orereta Abesbatza. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
- ↑ Musika Tailerra. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
- ↑ Musikaste. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «ERESBIL: Eresbilen sorrera» www.eresbil.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andra Mari Abesbatza Web orria
- Musikaste
- ERESBIL Web orria