Andrew Irvine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrew Irvine

Bizitza
JaiotzaBirkenhead (en) Itzuli1902ko apirilaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaEverest1924ko ekainaren 8a (22 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: alpinismoa
Familia
AitaWilliam Fergusson Irvine
AmaLilian Davies-Colley
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMerton College (en) Itzuli
Shrewsbury School (en) Itzuli
Birkenhead School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta mendigoizalea

IMDB: nm0410161 Find a Grave: 9731765 Edit the value on Wikidata

Andrew "Sandy" Irvine (1902ko apirilaren 8a - 1924ko ekainaren 8an edo 9an) Mendizale britainiarra izan zen, 1924 urteko Himalaiara espedizio britainiarrean parte hartu zuenik. Everest mendiaren iparraldeko ertzean galdu zen bere kidea George Malloryrekin, biak lehen aldiko igoera egitea saiatzen ari zirenean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birkenhead, Ingalaterran, jaio zen, jatorri zeltar eta eskoziarra zuen familia batean. Birkenhead eta Shrewsburyko eskoletan ikasi zuen eta gero Merton Collegen, Oxforden, egin zuen ingeniaritza. Kirolari ona, arraunean aritu zen eta bosgarren arraunlaria izan zen Oxford- Cambridgen arteko urteroko estropadan 1923. Hura izan zen Oxfordeko garaipen bakarra 1913. eta 1937. urteen artean.

Andrew Irvine altua zen, indartsua, eta egoera fisiko oso onean zegoen. Ingeniaritzarako balio naturala zeukan eta edozer gauza mekanikoa konpondu edo hobetu zezaken. Lehen Mundu Gerra bitartean, oraindik ikaslea zela, metrailadore bat hegazkin baten helizean muntatzeko irudiak bidali zituen Gerrazko Bulegora.

Everesteko espedizioa (1924)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an, Irvine Spitsbergen irletara joango zen espedizio batentzat izan zen hautatuta. Han, ereduzko portaera azaldu zuen momentu guztietan. Beraz, Noel Odell, espedizio horren buruzagia zela, Irvine gaztea proposatu zuen Himalaiara joateko. Espedizio hori Everest mendia eskalatzeko asmoa zuen, eta ingelesen hirugarren ahalera zen. Irvine, 21 urte zituen eta bukatu gabe utzi zuen ikasketak.

Irvinek, oxigenozko tresnetan egin zuen lan eta bere funtzionamendua hobetu zuen. Hori, bere laguna eta kordada kidea, George Mallory, ohartarazi zuen. Malloryk, bere emazteari idatzi zion gutun batean, Irvine edozer gauzarako konfiantza beteko pertzona zela, hitz egiteko ezik, esan zion.

Mallory eta Irvine Everesteko igoera saiatu zuten ekainean. 7an tontorrerantz abiatu ziren xerpa batzuen laguntzarekin. Iluntzerakoan, C6 kanpamentua ezarri zuten 8160 metrotara. Orduan xerpak bueltatu ziren eta Mallory eta Irvine gaua pasatzeko prestatu ziren. Hurrengo egunean, biak abiatu ziren tontorrera. Noel Odell, bere kanpamentutik ikusi zituen bi gizonek, poliki poliki igotzen. Ordutik gutxira hodeiak estali zuten mendia eta bi gizonek galdu ziren betirako.

Hirurogei eta hamabosteko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noel Odell beti defendatu zuen Mallory eta Irvine tontorrera iritzi zirela. Baina frogarik gabe, bere tesia ez zen kontuan hartuta. Horregatik, 29 urte geroago munduak Edmund Hillary eta Tenzing Norgay hartu zuen lehenengo aldiko Everestaren eskalatzaile aintzat.

1999an, Eric Simonson gidatzen zuen espedizio bat Malloryren gorputza aurkitu zuen. Tontorretik 521 metro azpitik zegoen. Inork daki ea igotzen edo jaisten aurkitu zuen heriotza. Irvineren gorputza ordean ez da oraindik aurkituta.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peter Firstbrook Lost on Everest: The Search for Mallory and Irvine, BBC Books (1999) ISBN 0-563-48712-7 (Ingelesez)
  • Holzel and Salkend The Mystery of Mallory and Irvine, Pimlico (1999) ISBN 0-7126-6488-2 (Ingelesez)
  • Julie Summers "Fearless on Everest: The Quest for Sandy Irvine" (2000) ISBN 0-297-64682-6 (Ingelesez)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrew Irvine Aldatu lotura Wikidatan