Andrés Rodríguez Pedotti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Rodríguez Pedotti

47. Paraguaiko presidente


Alfredo Stroessner - Juan Carlos Wasmosy Monti
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrés Rodríguez Pedotti
JaiotzaBorja1923ko ekainaren 19a
Herrialdea Paraguai
HeriotzaNew York1997ko apirilaren 21a (73 urte)
Heriotza modua: gibeleko minbizia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraParaguaiko Armada
GraduaJeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Colorado alderdia

Andrés Rodríguez Pedotti (Borja, 1923ko ekainaren 19a - New York, 1997ko apirilaren 21a) paraguaiar militar eta politikaria izan zen. 1989-1993 bitartean Paraguaiko presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa militarrak egin zituen, eta tenienteorde izendatu zuten 1946an, koronel 1964an eta, azkenik, jeneral izatera iritsi zen 1970ean. Partido Colorado alderdiko joera tradizionalistaren jarraitzaile izan zen, eta 1947an alderdi haren legezko gobernuaren alde agertu zen, matxinatuen kontra. Alfredo Stroessner lehendakariaren (1954-1989) laguntzaile-taldeko kidea izan zen, eta gudarosteko guda-talde aurreratuenaren buruzagia.

1989an Stroessner lehendakari eta aitaginarreba bere kargutik eraitsi zuen estatu-kolpea zuzendu zuen. Urte hartan bertan Errepublikako lehendakari izendatu zuten, Partido Colorado alderdiaren oniritziarekin. Behin-behineko lehendakari zela, giza eskubideak errespetatuko zituela eta demokraziarako prozesua bideratuko zuela agindu zuen, besteak beste; gobernu-taldea osatu eta diktadurak legez kanpo utzitako alderdiak legeztatu zituen, eta ordura arte debekatuta egondako zenbait komunikabide berriro zabaltzea onartu zuen.

Rodríguez izan zen, bestalde, Iberoamerikako Merkatu Bateratua (Mercosur) bultzatu zuen politikarietako bat. Bere agintaldian konstituzio berria idatzi zen, 1992an indarrean jarri zena. Hurrengo urtean, 1993an, Rodríguezek bere alderdikide Juan Carlos Wasmosyren esku utzi zuen bere kargua, eta gudarostean erretiroa hartu ondoren, hil arteko senatari izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]