Mercosur
| Mercosur | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Izen ofiziala | Mercado Comum do Sul, Mercado Común del Sur eta Ñemby Ñemuha | |
| Izen laburra | MERCOSUL eta MERCOSUR | |
| Mota | gobernu arteko erakundea, eskualde erakundea eta customs union (en) | |
| Jarduera | ||
| Kide kopurua | 6 | |
| Eskumendekoak | Joint Parliamentary Commission (en) | |
| Agintea | ||
| Egoitza nagusi | ||
| Kideak | ||
| Zeren jabe | ||
| Historia | ||
| Sorrera | 1991ko martxoaren 26a | |
| Sortzailea | ||
| webgune ofiziala | ||

Mercosur edo Mercosul (gaztelaniaz: Mercado Común del Sur, portugesez: Mercado Comum do Sul, guaranieraz: Ñemby Ñemuha) merkataritza arloko erakundea da, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaik osatutakoa eta 1991n sortutakoa.
Bere helburua kideen arteko librekanbioa sustatzea da, hau da, ondasun, pertsona eta dibisen hartu-emana. Gaztelania, portugesa eta guaraniera ditu hizkuntza ofizialak. 2026ko urtarrilean, hamarkadetako negoziazioen ostean, itun estrategiko bat sinatu zuen Europar Batasunarekin, 700 milioi pertsonako merkatu bateratua sortuko lukeena berretsia izanez gero.
Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorreraren ondoren, Venezuela bazkide bihurtu zen, eta Bolivia bazkide bihurtzeko prozesuan dago.[1] Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru, Guyana y Surinam «Elkartutako estatuak» bihurtu dira.
2012ko ekainaren 22an, Paraguaiko presidentearen epai politikoari erantzunez, Paraguairen parte hartzea eten zuten, baina 2013ko uztailaren 13an atzera bota zuten zigorra.
Venezuelaren sarrera 2006an onartu zen, baina ez zen 2013 arte gauzatu ordura arte Paraguaik ez zuelako onartu. 2016ko abenduaren 1ean, merkataritza, politika, demokrazia eta giza eskubideen inguruko Mercosurren eskakizunak betetzen omen ez zituela eta, Venezuela kanporatua izan zen.[2]
Hitzarmenak eta egitasmoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialde kideen arteko merkatu libreaz gain, Mercosur merkataritza-hitzarmen asko ditu hainbat herrialderekin eta herrialderen arteko elkarteekin: Andeetako Komunitatea,[3] Egipto, Palestina eta Israel,[4] Kuba, India...
Europar Batasunarekin, hamarkadak eman zituen negoziazioetan. 2019ko ekainaren 28an, bi nazioarteko erakundeek aurreakordio bat sinatu zuten, eta etorkizuneko itun baterako oinarrizko agiri bat adostu zuten.[5]
2023an, negoziazioak berraktibatu egin ziren.[6] Garatutako egitarauen artean aipagarrienak hauek dira: Hegoaldeko Bankua,[7] autoen matrikula bakarra[8] eta gatazkak ebazteko arbitrajea.[9] 2026ko urtarrilean, EBk eta Mercosurrek itun historikoa sinatu zuten Paraguaiko hiriburuan, 700 milioi kontsumitzaileko merkatu libreko eremua sortuko zuena.[10][11]
Kideak[12]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osoak:
- Etenda
- Osoak izateko bidean:
- Elkartutakoak:
- Behatzaileak:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Velte, Samara. (2023-09-02). «Chavezen itzalpeko Mercosur» Berria (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Mercosur suspends Venezuela for failure to follow rules» AP News 2016-12-02 (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ «SICE: Desarrollos: Colombia - Ecuador - Venezuela - MERCOSUR» www.sice.oas.org (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mercosur firmó un tratado de libre comercio con Estado Palestino» www.eluniversal.com.co 2011-12-20 (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ «Zentrale Elemente des Handelsabkommens EU-Mercosur*» European Commission - European Commission (kontsulta data: 2026-01-22).
- ↑ Aranburu, Iker. (2023-09-02). «EB-Mercosur ituna, izozkailutik kanpo» Berria (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) STPM. (2007-05-24). «MERCOSUR da vía libre a Banco del Sur» Mercociudades (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dieguez, Julian. (2021-09-10). «Logro 2: Patente única MERCOSUR» MERCOSUR (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vectores, 3. «Sistema de Solución de Controversias» MERCOSUR (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ Lasa, Irune. (2026-01-17). «Sinatu dute EBren eta Mercosurren ituna, mende laurdeneko negoziazioen ostean» Berria (kontsulta data: 2026-01-22).
- ↑ «Mercosurrek eta EBk ituna sinatu dute, ozeanoaren alde bietan protestek jarraitu bitartean» Argia (kontsulta data: 2026-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vectores, 3. «Países del MERCOSUR» MERCOSUR (kontsulta data: 2023-09-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Portugesez)Mercosur erakundeko webgunea
- (Gaztelaniaz)(Portugesez)Radio Mercosur