Federico Franco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Federico Franco

Paraguaiko presidente

2012ko ekainaren 22a - 2013ko abuztuaren 15a
Fernando Lugo - Horacio Cartes
Bizitza
JaiotzaAsuncion1962ko uztailaren 24a (61 urte)
Herrialdea Paraguai
Hezkuntza
HeziketaAsunciongo Unibertsitate Nazionala
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta zirujaua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Authentic Radical Liberal Party (en) Itzuli

Luis Federico Franco Gómez (Asunción, 1962ko uztailaren 24a -) paraguaiar kirurgialari eta politikaria da. 2012ko ekainaren 22tik 2013ra Paraguaiko presidentea izan zen[1].

Alderdi Erradikal Liberal Benetakoaren kidea da. 2003-2008 bitartean Erdialdeko departamenduko gobernadorea izan zen. 2008ko apirilaren 20ko hauteskundeetara Fernando Lugo buru zuen Aldaketarako Batasun Abertzalearen barnean aurkeztu zen. Hauteskundeetan nagusitu ondoan Lugok presidenteorde izendatu bazuen ere, bien artean desadostasun ugari izan zen[2].

2012ko ekainaren 22an Paraguaiko Senatuak Fernando Lugo presidente kargutik kendu zuen, bere eginbeharrak ongi egin ez zituela argudiatuta, eta Francok hartu zuen haren lekua. Argentina, Ekuador, Bolivia, Txile, Dominikar Errepublika edota Venezuelak ez zuten presidente berria aitortu eta gertatutakoa estatu kolpetzat jo zuten[3][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]