Andy Irons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andy Irons
Icone surf portail fr.png
Datu pertsonalak
Jaiotza Andy Irons
1978ko uztailaren 24a
Kauai, Hawaii  AEB
Heriotza 2010eko azaroaren 2a (32 urte)
Grapevine, Texas  AEB
Altuera 1,83 metro
Pisua 72 kg
Ibilbidea
Profesional urteak 1995-2010
Azken txapelketan sailkapena 13.a 2008an
Sponsorrak Billabong, Von Zipper, Red Bull, Nixon, Amp'd Moblie eta Dakine
Lorpen garrantzitsuenak Munduko txapeldun ASP World Touren 2002, 2003 eta 2004an
Ezaugarri teknikoak
Taulan posizioa Normala (ezkerra aurrean)

Andy Irons (Oahu, 1978ko uztailaren 24aGrapevine, 2010eko azaroaren 2a) surflari profesionala izan zen, munduko txapeldun 2002, 2003 eta 2004an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andy Irons Oahun jaio zen 1978ko uztailaren 24an.

Edozein surflari profesionalaren eran, Irons WQS (World Qualifying Series) delakoan hasi zen eta hantxe lehiatu zen 3 urtez (1995etik 1997ra arte). Lehia gogorra izan zuen Kelly Slater surflariarekin eta bere babesleak ere (Billabong eta Quiksilver) berdin egin zuten.

2004an, Billabongek surf eta Andy Ironsi buruzko film bat ekoiztu zuen: Blue Horizon. Argudioak bi surflari onenen arteko aurkaritza adierazten du eta Andy da bietan hoberena. Kelly Slaterren jarraitzaileek ez dute ikuspegi hori gustuko, hau bestea baino hobea baita bere ustez.

Anaia ere surflaria du, baina ez profesionala, librea baizik. Honek eta bere familiak sortu zuten Annual Irons Brothers Pinetrees Classic. Profesionaltasunetik at, gazteentzako zuzenduta dago lehiaketa hau.

Hawaiiko gobernadoreak otsailaren 13a "Andy Ironsen egun" izendatu zuen.

Surflari profesionalak 1.420.533 dolar irabazita zituen sarietan.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irons Puerto Ricora joan zen surfaren mundu zirkuitukoa zen Rip Curl froga egiteko xedean, baina ezin izan zuen parte hartu, dengearen ondorioak ez baitzituen oraindik uxatu. Horregatik etxera itzultzea pentsatu zuen, Hawaiira, bere mediku propioaren tratamenduaren bila. Dallasen eskala egin zuen eta Ironsen osasunak okerrera egin zuen, Honolulurako hegaldia hartu ezinik geratu zelarik.

2010eko azaroaren 2an, Dallas-Fort Worth aireportuko Gran Hyatt hotelean aurkitu zuten hilik[1].

Hasiera batean, dengea izango zela heriotzaren arrazoia pentsatu zuten, baina metadona ere aurkitu zuten koartoan gordeta[2][3][4].

2011ko ekainaren 10ean, ikerketek bihotzeko arazoak izan zirela frogatu zuten, droga nahasketa handi bat ere hartu zuelarik.

2010eko azaroaren 6an, Kelly Slater izan zen garaile (10.a zuen) munduko txapelketa eta Ironsi dedikatu zion bere garaipena.

Urte berean, omenaldia egin zioten Hanaleiko badian, Kauain, eta hantxe izan ziren bere emaztea Lyndie, anaia Bruce eta makina bat lagun eta familiarteko ere bai.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010

2007

2006

2005

2003

2002

2000

1998

Foster's ASP World Tourretik kanpoko garaipenak (2006 eta 2004):

2006

  • OP Pro Hawái, Haleiwa, Oahu - Hawai (ASP WQS)

2005

  • Honda US of Open Surfing, Huntington Beach - AEB (ASP WQS)

2004

  • The Mr Price Pro, Durban - Hegoafrika (ASP WQS)
  • Body Glove Surfabout, Lower Trestles, Kalifornia - AEB (AS WQS)
  • O'Neill World Cup of Surfing, Oahu - Hawai (ASP WQS)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]