Edukira joan

Angela's Ashes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angela's Ashes
Datuak
IdazleaFrank McCourt (1996)
Argitaratze-data1996ko irailaren 5a
GeneroaEleberria, biografia
Jatorrizko izenburuaAngela's Ashes
ArgitaletxeaCharles Scribner's Sons (en) Itzuli
Herrialdea Irlandako Errepublika
Orrialdeak368
FormatuaInprimatua
OCLC34284265
Euskaraz
IzenburuaAngelaren errautsak

Angela's Ashes (euskaraz Angelaren errautsak) Frank McCourt irlandar-estatubatuar idazlearen eleberri bat da. 1996ko irailaren 5an argitaratu eta Pulitzer saria eta National Book Critics Circle Award sariak irabazi zituen.

1999an eleberri honetan oinarrituz izen bereko Angela's Ashes filma ekoiztu zen, Alan Parker zinema zuzendariak zuzendu eta bertan Emily Watson eta Robert Carlyle aktoreek antzeztu zutelarik.

Eleberriak Frank McCourt idazle beraren haurtzaroa eta nerabezaroa azaltzen ditu, 1930an New York hirian Malachy eta Angela McCourt irlandar etorkinen lehenbiziko semea izan zelarik. Berehala familiari beste lau haur gehitu zitzaizkion: 1931an jaiotako Malachy, 1933an Oliver eta Eugene bikiak, eta 1934an Margaret arreba txikia]. Margaret txikia aste gutxira hil bezain azkar, gurasoak Irlandara itzultzeko erabakia hartuko dute. Han bikiak ere hil egiten direlarik, aldiz, beste bi haur jaioko dira, Michael (1936) eta Alphie (1940).

1930eko hamarkada eta 1940ko hamarkadako Irlanda eta familia bizi den Limerick hiriko bizimodua latza da, eta eleberrian bere laztasun osoan azaleratzen du. McCourt familia Shannon ibaiaren inguruko kalexka zikin eta busti bateko etxola baten bizi da, bonbilla bakar batekin eta arkakusoekin ahal bezala biziz, auzotar guztiek komun bakar bat elkarnabatzen dutelarik. Aita, nahiz eta izaera onekoa izan, alfer eta alkoholiko zurrutero hutsa da, lortutako lanik apenas mantentzeko gai ez dena, eta dirua irabazi bezain laister zurrutean xahutzeko zaletasuna duena, halere irudimen handiako gizona da, semeei irlandar abesti matxinoak eta irlandar mitologiako kondairak kontatzeko zaletasuna du, batez ere Cúchulainn heroiari buruzkoak. Aita iparirlandarra izanik, ez da amaren senitartekoen gogokoa, gainera jendeak "itxura bitxia" duela esan ohi du, bai eta ingelesaren ahoskera ezberdina ere- Honela bada, familia karitatetik bizitzen ahalegintzen da, nagusiki tea eta ogiz elikatuz.

Azkenik, Bigarren Mundu Gerra dela eta, Ingalaterrako lantegietan gizonezkoen faltan daudenez, aita Coventry hiriko defentsa lantegi batetara lan egitera joango da, baina hara ailegatu bezain pronto bigarren astetik aurrera etxera soldata bidaltzeti lagako du, hortaz familiaren sostengu bakarra langabezian dagoen Angela ama bilakatuko da, senitartekoen laguntzari esker biziraungo dutelarik, nahiz eta amaren senitartekoak aita gaizki ikusi izan, iparrilandarra izanik ez baidute gogokoa. Frank eta Malachy anai zaharrak amari ahal duten gauzetan laguntzen saiatuko dira, kaleetan ikatz edo egur puskak jasoz, azkenik Frank mutikoa tifus eta konjuntibitisaren ondorioz gaixo jartzeraino. Ondoren, etxekonagusiak familia dirua ez ordaintzeagatik etxolatik bota eta Laman izeneko amaren senitarteko gizatxarrekin bizitzera derrigortuak egongo dira. Frankek telegrama banatzaile lana lortuko du, literaturari buruzko zaletasuna ere bereganatuko duelarik, noizbait jaio zen EEBBra bizimodu hobeago baten bila joatea amestuko duelarik. Izatez, eleberria 19 urtetako Frankek bere ametsa gauzatu eta EEBBra iristean amaituko da.

1999an Frank McCourt idazleak eleberri honen jarraipena izan zen 'Tis ("Bada") eleberria argitaratu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]