Angela's Ashes (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angela's Ashes (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1999
Jatorrizko izenburua Angela's Ashes
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Irlandako Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa, Film biografikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 145 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Angela's Ashes
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alan Parker
Gidoigilea(k) Laura Jones
Alan Parker
Frank McCourt


Antzezlea(k)
Emily Watson
Robert Carlyle
Michael Legge
Devon Murray
Kerry Condon
Alan Parker
Pauline McLynn
Ronnie Masterson
Shane Smith
Susan FitzGerald
Tim O'Brien
Laurence Kinlan
Eileen Colgan
J. J. Murphy
Martin Benson
Phelim Drew
Stephen Marcus
Birdy Sweeney
Brendan O'Carroll
Eamonn Owens
Eileen Pollock
Jon Kenny
Gerard McSorley
Shay Gorman
Moira Deady
Brendan Cauldwell
Liam Carney
Pat McGrath


















[[Kategoria:Brendan O'Carrollek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Eamonn Owensek Itzuli antzeztutako filmak]]







[[Kategoria:Pat McGrathek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea David Brown
Scott Rudin
Alan Parker


Konpainia ekoizlea Scott Rudin Productions Itzuli
David Brown Productions
Dirty Hands Productios Itzuli
[[Kategoria:Scott Rudin Productionsek Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Dirty Hands Productiosek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Eric Steel Itzuli
Adam Schroeder Itzuli
Edizioa Gerry Hambling Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Williams
Argazki-zuzendaria Michael Seresin
Chris Connier
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Historia
Jasotako sariak Q21040511
Las Vegas Film Critics Society Award for Best Score
Q21040520
Nominazioak Golden Globe Award for Best Original Score
Q21040543
Q21040558
BAFTA Award for Best Actress in a Leading Role
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
72. Oscar Sariak

John Williams
Kanpo loturak

Angela's Ashes (euskaraz Angelaren errautsak) 1999. urteko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Berez, filma hau izen bereko Frank McCourt idazleak bere familiari buruzko Angela's Ashes eleberriaren zinemarako egokitzapena da.

Gaia eta istorioari dagokionez 2000an Stephen Frearsek zuzendutako Liam filmarekin antzekotasun handia du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1935. urtea Limerick hiria. McCourt familia aurretik Estatu Batuetan bizitu eta orain Irlandara itzuli den irlandar familia bat da, ohitura legez burutu ohi den emigrazio bidaia atzekoz aurrera eginez. Malachy McCourt (Robert Carlyle) aita alkoholikoa da, gainera jaiotzez Ipar Irlandakoa denez, maiz bere iparraldeko ahoskera Limerickeko jendearentzat oso barregarria da, aldiz bere emaztea den Angela (Emily Watson), jaiotzez Limerick hirikoa, emakume langilea eta beti bere semeen eta familiaren arduraren pisua darama. Zoritxarrez familia Limerick hirira itzuli eta zazpi astetara Angela haurdun zegoelarik esperoan zegoen alaba hil berri zaio. McCourt familiak, garai hartako Irlandako familia asko bezala estualdi ekonomiko larrian bizi da, urez beteriko etxe alokatu batean, aitak lana aurkitu ezinik, eta aurkitzean bere mozkorraldien ondorioz segituan galduaz, bere zaletasun handiena tabernatara joan eta irabazitako diru eskasa edanean xahutzea da, halere berez bihotz oneko gizona da, ez da bere semeekin aita txarra, bere semeei antzinako irlandar mitologia eta Ulstergo Cúchulainn heroiari buruzko kondairak azaldu eta irlandar abesti abertzaleak abestuz gozatu ohi du. Aldiz, Angela emaztea hankak lurrean dituen emakumea da, bere neke guztia familiak aurrera nola edo hala egitean datza, sarritan senarrarek agertzen duen ameskeri eta alferkeriak nazkatu eta berarekin sarri eztabaidatu ohi du. Familiako kideak nondik edo handik aurrera jarraitzen saiatzen dira. Hau da McCourt familia eta Limerick hiriko eguneroko bizimodu latza.

Frank eta Malachy semeak giro honetako lekukoak izango dira. Filman sarritan jende helduak Frank begirada bitxia duen haurra dela diote, bere aitaren antzeko aurpegia duela, aldiz Malachy ilegorria haur moñoñoa dela eta Hollywoodeko aktorea dirudiela diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]