Anna Laetitia Barbauld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anna Laetitia Barbauld
ChapmanBarbauld.jpg
Bizitza
Jaiotza Leicestershire1743ko ekainaren 20a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Stoke Newington (en) Itzuli1825eko martxoaren 9a (81 urte)
Hobiratze lekua Londres
Familia
Aita John Aitkin
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak Ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, haur literatura idazlea, literatura-kritikaria eta saiakeragilea
Lan nabarmenak A Legacy for Young Ladies, Consisting of Miscellaneous Pieces in Prose and Verse (en) Itzuli
Eighteen Hundred and Eleven (en) Itzuli
Epistle to William Wilberforce, Esq. on the Rejection of the Bill for abolishing the Slave Trade. (en) Itzuli
Poems by Anna Laetitia Barbauld. From the London Edition. To which is added, an epistle to William Wilberforce, esq. (en) Itzuli
Poems (en) Itzuli
The Correspondence of Samuel Richardson (en) Itzuli
The Female Speaker (en) Itzuli
The Works of Anna Laetitia Barbauld (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa

Anna Laetitia Barbauld (ezkongai izena, Anna Laetitia Aikin ; 1743ko ekainaren 20a - 1825eko martxoaren 9a ) ingeles nazionalitateko emakumezko olerkaria, saiogilea eta haurrentzako liburuen idazlea izan zen.

Barbauld genero anitzetan espezializatutako "letren emakumea" izan zen eta karrera arrakastatsua izan zuen. Palgrave eskola ospetsuko irakaslea eta haurrentzako liburuen idazle berritzailea ere izan zen; bere liburu ospetsuek eredu pedagogikoa eskaini zuten mende bat baino gehiagoz. Bere saiakerek erakutsi zuten posible zela emakume batek publikoki politikan parte hartzea, eta beste emakumezko autore batzuek imitatu zuten; Are garrantzitsuagoa dena, bere poemek Ingalaterran erromantizismoa garatzen lagundu zuten. Barbauld literatur kritikaria ere izan zen, eta XVIII. mendeko eleberri britainiarren antologiak kanona ezartzen lagundu zuen gaur egun ezagutzen den moduan.

Barbaulderen literatur ibilbidea 1812an amaitu zen bat-batean, Eighteen Hundred and Eleven poema argitaratu zuenean, Britainia Handia Napoleondar Gerretan parte hartzea kritikatu zuena. Jaso zituen kritika gogorrak harrituta utzi zuten, zeren bere gainerako bizitza osoan obrarik ez berriro argitaratzea erabaki zuen. Bere ospea gehiago hondatu zen Frantziako Iraultzaren gorenean inspiratu zuen erromantizismoaren zenbait poeta geroagoko urteetan beraien aurka jo zutenean, kontserbadoreagoak bihurtu zirenean. XIX. mendean haur liburuen idazle arduratsu gisa soilik gogoratu zuten eta XX. Mendean ahaztu egin zuten, 1980ko hamarkadan literatur kritika feministak gora egiteak bere lanekiko interesa berritu eta hauen birbalorazioa sortu zuen arte.


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.