Edukira joan

Annie Pardo Cemo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annie Pardo Cemo
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1941 (82/83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Carlos Sheinbaum Yoselevitz
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta biologoa

Annie Pardo Cemo (Mexiko Hiria, Mexiko, 1941eko ekaina) mexikar ikertzailea, biologo zelularra da, eta zelulaz kanpoko matrizea aztertzen espezializatuta dago. Ikertzaileen Sistema Nazionaleko partaide da. 2023an Zientzien Sari Nazionala jaso zuen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annie Pardo Cemo 1941eko ekainean Mexiko Hirian jaio zen.[1] Gurasoak Sofiako (Bulgaria) jatorrizko judu sefardiak izan ziren, eta Mexikora migratu zuten 1940ko hamarkadan, Bulgariako juduen jazarpenaren ondorioz, Bigarren Mundu Gerran.[2]

1960an Carlos Sheinbaum Yoselevitz ingeniari kimikoarekin ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Julio, Claudia Sheinbaum politikaria eta Adriana.[3] Senar-emazteek 1968ko ikasle-mugimenduan parte hartu zuten.[4]

Ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annie Pardok Biologiako lizentziatura ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Zientzia Fakultatean. Biokimikako maisutza eta doktoretza ere egin zituen unibertsitate berean. Ikerketa-egonaldiak egin zituen Misssouriko Washington Unibertsitatea Saint Louisen, Chicagoko Illinoiseko Unibertsitatean eta Texaseko Houston Baylor College of Medicine-ko Patologia sailean.[5]

1980an, UNAMeko Zientzia Fakultateko biokimikako ikerketa-laborategia sortu zuen. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Zientzia Fakultateko «C» irakasle titularra izan zen, eta Ikertzaileen Sistema Nazionaleko «III. mailako ikertzaile» izendatu zuten.[6]

2023ko maiatzean, Zientzien Sari Nazionala jaso zuen, zientzia fisiko-matematikoen eta naturalen kategorian, «biokimikan, birikako gaixotasunetan eta zahartzeari buruzko ikerketan egindako ikerketarengatik».[7][8]

Eztabaidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panama Paperak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annie Pardo Cemo izena Panamako Paperetan agertu zen zerrendatuta, paradisu fiskaletan erregistratutako enpresei buruzko dokumentuen iragazketan. Dokumentazioaren arabera, Pardo Cemok hainbat banku-kontu ireki zituen 1990eko martxotik 2009ko azarora bitartean, zenbait paradisu fiskaletan, eta, horrez gain, loturak ditu JAEM Ltd. enpresarekin. Birjina Britainiar Uharteetan kokatutako partzuergo bat da, «zerga-paradisuen bidez zergak saihesten eta ondasunak ezkutatzen laguntzen duen erakundea».[9][10]

Zientzien sari nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko maiatzean, Hezkuntza Publikoko Idazkaritzak Annie Pardo Cemori eman zion Zientzien Sari Nazionala. Kondekorazioa nepotismo-ekintza gisa zalantzan jarri zen, bere alaba, Claudia Sheinbaum Pardo, une hartan Mexiko Hiriko gobernuburua baitzen, eta Andrés Manuel López Obrador Errepublikako presidentearengandik gertuen zegoen pertsonetako bat. Era berean, esan zen 2023an ezohikoa zela saria, 2020an sariak emateari utzi baitzioten.[11][12]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide zientifikoan, Annie Pardo Cemok sari ugari jaso ditu:[13]

  • 1992an Glaxo Fundazioaren Urteko Ikerketa Saria.
  • 199ean Glaxo Wellcome Fundazioaren Ikerketa Saria.
  • 2001ean Oinarrizko Ikerketako Canifarma saria.
  • 2005ean GlaxoSmithKline Fundazioaren Ikerketa Sari Nazionala.
  • 2008an Irakasle laguntzailea (Ad honorem), Feinberg School of Medicine, Northwestern University, Chicago.
  • 2008an Heberto Castillo domina Oinarrizko Zientzietan. Zientzia eta Teknologia Institutua. Barruti Federaleko Gobernua.
  • 2009an Mexikoko Scopus saria. ELSEVIER.
  • 2012an Sor Juana Inés de la Cruzen aintzatespena. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa.
  • 2013an Irakasle emeritua. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa.
  • 2015ean Estatu Batuetako Thoracic Society-ren Zientzia eta Zientzia Ekintzarako Sari Nagusia.
  • 2016an American Journal of Pulmonatory Cell and Molecular Biology-ko editore elkartua.
  • 2017an ikertzaile emérito nazionala. Ikertzaileen Sistema Nazionala.
  • 2018an Ikerketarako Unibertsitate Nazionalaren saria Natur Zientzien arloan.
  • 2023an Zientzien Sari Nazionala, Zientzia fisiko-matematikoen eta naturalen kategorian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]