Anousheh Ansari
Anousheh Ansari | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Maxhad, 1966ko irailaren 12a (58 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Iran |
Bizilekua | Plano |
Hezkuntza | |
Heziketa | George Mason University (en) George Washington University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, astronauta, ingeniaria, astronomoa, ekintzailea, Espazio turista eta enpresa exekutiboa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Astronauta | |
Misioak | Soyuz TMA-9 (en) Soyuz TMA-8 (en) |
Denbora espazioan | 15.665 minutu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erlijiorik eza |
anoushehansari.com | |
Anousheh Ansari (persieraz: انوشه انصاری; Teheran, Iran, 1966ko irailaren 12a - ), CEO of Telecom Technologies, Inc. (TTI) sortzailetako bat da. Lehenengo emakume espazio-turista eta aldi berean lehenengo iraniarra bilakatu da, 2006ko irailean. 2004ko maiatzaren 5ean, Alan Sheparden orbitapeko espazio-hegaldiaren 43. urteurrenean, bere ezkonneba Amir Ansarirekin milioi askoko laguntza eman zion X-Prizeri. Horren ondoren, X-Prize Ansari X Prize bezala ezagutzen da ofizialki haien omenez.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an Teheranen (Iran) jaio zen emakumea da. 1979an Iranen agitu zen iraultzagatik, 1984an Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen hamasei urte zituelarik. Han, elektrizitate ingeniaritza eta informatika zientziatan lizentziatu zen George Mason Universityn. Masterra lortu zuen George Washington Universityn.
Anoushehk, bere senar Hamid Ansari eta bere ezkonneba Amir Ansarirekin TTI enpresa sortu zuen 1993an. 2000. urtean, Sonus Networks, Inc.-ek TTI erosi zien.
2006ko maiatzean, Nazioarteko Espazio Estaziora joateko bi aukeratuetako bat izan zitekeen Charles Simonyirekin, Soyuz TMA-10 espazio-misioan haientzat libre zegoen leku bakarra osatzeko. Baina azkenean Charles Simonyi hautatu zuten, 2007ko martxoaren 9an atera zen misio horretarako.
2006ko abuztuaren 21ean, laugarren espazio-turista izan behar zen Daisuke Enomoto kanporatu zuten 2006ko iirailaren 14an irten behar zuen Soyuz TMA-9 espazio-misiotik, medikuntza-azterketak ez gainditu ondoren. Hurrengo egunean, Ansari hautatu zuten Daisuke Enomoto ordezkatzeko. Irailaren 18ko 6:09etan aireratu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anousheh Ansari |