Antigono II.a Gonatas
Antigono II.a Gonatas | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gonni Municipal Unit (en) , K.a. 319 | ||
Herrialdea | Mazedoniako Erresuma | ||
Heriotza | Pella, K.a. III. mendea ( urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Demetrio I.a Mazedoniakoa | ||
Ama | Phila | ||
Ezkontidea(k) | Phila (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Antigonid dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Euphantus (en) Zenon Zitiokoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Mugimendua | Estoizismoa |
Antigono II.a Gonatas (antzinako grezieraz: Αντίγονος B΄ Γονατάς, Antigono Hankaokerra; K.a. 319-K.a. 239), Mazedoniako errege izan zen bi alditan K.a. 277tik K.a. 239 arteko tartean.
Bere aita, Demetrio I.a Mazedoniakoa, Antigono Monoftalmosen semea zen, Alexandro Handiaren zerbitzuan borrokatu zuena, eta, bere ama, Antipatro izeneko beste jeneral baten alaba zen, eta, beraz, aitona bezala, Alexandro Handiaren bi jeneralik garrantzitsuenak izan zituen.
Estoizismo praktikantea, Zenon Zitiokoaren ikaslea izan zen.
K.a. 288an, bere aitagandik erabateko boterea jaso zuen, nork Mazedonia utzi zuen Asia Txikia konkistatzen saiatzeko. Tronura iritsi zen arte, Antigono, heleniar munduko beste erregeekin gerran aritu zen (beste epigonoak), bereziki Lisimako Traziakoarekin Tesalian eta Atenasen eta Ptolomeo Zeraunorekin Mazedonia eta Peloponeson.
K.a. 279an, Filarekin ezkondu zen, Antioko I.a Soter seleuzidar erregearen arreba, errege honekin, bakoitzaren eraginguneak zehazten zituen hitzarmen bat sinatu zuelarik. Galiarrak, galaziar deituak, K.a. 277an garaitu ondoren, bere ospea, ezkutaezina bihurtu zen, eta armadak errege izendatu zuen.
- Lehen erregealdia (K.a. 277-K.a. 274): Gobernu tiraniko bat ezarri zuen, Espartan izan ezik, Grezia guztian onartua izan zena. K.a. 274an, Pirrok garaitu eta kargutik kendu zuen.
- Bigarren erregealdia (K.a. 272-K.a. 239): tronua berreskuratu zuen Pirro Argosen garaitu ondoren. Grezia domeinatzen zuen, baina Atenas, Esparta, Akaiar Liga eta Etoliar Ligaren autonomia onartu behar izan zuen, bakoitza bere politika propioarekin. Bere itsas boterea areagotu zuen Ptolomeo II.a Filadelfoa egiptoko erregea geldiarazteko, nork greziar hiriekin konspiratu zuen, matxinatzeko prest zeudenak. Kremonidesen Gerran garaitu zuen (K.a. 266-K.a. 261), Atenas, Esparta eta Egiptoren aurka, Kos uhartean Egiptoko flotaren aurka garaipen handi bat lortu ondoren. K.a. 245ean, Androsen itsas garaipen erabakigarri bat lortu zuen Ptolomeo III.a faraoiaren aurka, Ziklada uharteetatik kanporatuz, Grezian lagidarren eraginaren amaiera izan zena.
Errege hau, ikaskuntza eta arteen bultzatzaile handi bat izan zen. Bere erregealdian, kulturaren garapena areagotu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antigono II.a Gonatas |