Antxon Alonso Susperregi
Antxon Alonso Susperregi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1958ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Patagonia, 1998ko otsailaren 19a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskalatzailea |
Antxon Alonso Susperregi, Mogollon (Oiartzun, Gipuzkoa, 1958ko urtarrilaren 15a-Patagoniako Paine Dorrea, 1998ko otsailaren 19a)[1] gipuzkoar eskalatzailea izan zen, munduko gailurrik ospetsuenetan eskalatu zuena. Gipuzkoako Federazioa Goi Mendiko Eskalada Eskolako begiralea eta irakaslea izan zen, baita Kirol Eskalada modalitateko batzordekidea ere, 1998an zoritxarreko istripu batek Txileko Paine Dorreen mendi eskualden heriotza ekarri arte.[2][3]
Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oiartzungo Elizalde auzoko Bordaxar baserrian jaio zen, zortzi senidetan zazpigarrena. Ama, Asuncion Susperregi Uranga oiartzuarra zuen; aita, berriz, Felix Francisco Alonso Ladrero Burgoseko Cereceda herrikoa.
Familiarekin batera, oso txikitan, lau urterekin, Oreretara joan ziren bizitzera.
Txirrindulari garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antxonek oso gaztetik izan zuen kiroletarako zaletasuna, eta hamalau urterekin hasi zen txirrindularitzan, orduko Peña Lasa taldearekin batera. Garai hartan, Gipuzkoako herri gehienetako karreretan parte hartu zuen. Harekin batera honako txirrindulari hauek izan zituen lagun: Bixente Iza, Javier Beloki, Pako Mitxelena (hiru hauek Karrika auzoan jaioak), Alberto Agirre Errenteri-Oreretakoa, haren lagun mina.[4]


Ez zen txirrindulari makala izan. Horren lekuko 16 urtetan irabazitako Gipuzkoako jubenilen txapelketa nagusia, Rufino Gorrotxategiren memoriala moduan ezagutzen zena. Ondorengo egunetan, garai hartako Hoja del lunes izeneko egunkariak izan zuen bere tartetxoa berri pozgarri horrek. Horrela zioen 1974ko urriaren 7an:
« "Antonio Alonso vencedor en el Torneo Promesas. También finalizó ayer, día 6 de octubre el Torneo Promesas-Memorial Rufino Gorrotxategi para juveniles B. La clasificación final del Torneo Promesas ha quedado así: Antonio Alonso, 132 puntos; Javier Beloki, 149 puntos; Raúl Merino, 202 puntos; A. Etxeberria, 282 puntos... Tras este campeonato han sido seleccionados para disputar el Campeonato de España que se celebrará en Manresa los días 12 y 13 de octubre Antonio Alonso, Javier Beloki, Raúl Merino, Pedro Mayora y J. J. Quintanilla". »
Mendirako grina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamazazpi urtetan, bizikleta utzi eta mendirako grina piztu zitzaion eta berehala hasi zen eskaladako munduan. 1976an, Santa Barbara (Hernani) eta Eginoko (Araba) eskalada eskoletan eman zituen lehen urratsak. Berehala jo zuen Piriniotara, Picos de Europa mendikatera, Alpeetara, Ameriketako Estatu Batuetako Yosemite Parke Nazionalera...[5]



Mendi giroan, Antxon Mogollon ezizena zuen eta esan daiteke Euskal Herriko eskalatzaileen artean onenetakoa zela.[6] Zailtasun handiko bideak ireki zituen, aurrez irekita zeuden askotan aritzeaz gain. Pirinioetan Vignemaleko Couloir de Gaube, Rabada eta Navarro bideak eta Ordesako Gallinero ezagunak burutuak zituen. Rigloseko (Hueska) Fire haitza ere igo zuen. Gune horretan buruhezurra hautsi eta larriki zaurituta egon zen denbora luzez. Picos de Europa (Kantabria) mendikateko Bulneseko Urriellun ere hainbat bide zabaldu zituen. Han bertan, 1989an Zunbeltz izeneko bidea ireki zuen mendebaldeko aurpegi ospetsuan, Juan Antonio Olarra eta Aitor Fernandez eskalatzaileekin batera[7][8][9]. Horixe izan zen, gainera, lehen bide euskalduna aipaturiko pareta mitiko horretan.[10] Alpeetan, Chamonixeko Petit Dru orratzeko amerikarren bide zuzena izan zen haren ekintza ezagunena eta Yosemite parkean, Ameriketako Estatu Batuetan, eskalatzaile ororen amets diren Capitán eta Half Dome mendiak eskalatu zituen lehen euskalduna izan zen Andres Prego pasaitarrarekin batera.[11]
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antxon Euskal Mendizale Federakundeko irakaslea zen 1983.ez geroztik. Mendiko hastapenetako, harkaitz eskaladarako eta alpinismoko espezialitateetako irakaslea zen eta hainbat eta hainbat ikastaro emanak zituen.
Eskalatzaile eta mendizale moduan egindakoaren berri emateko ohitura zuen Antxon Alonsok eta hori Federazioan bertan gauzatzen zuen. Horregatik jasota dago burututakoaren testigantza. [12]Hona hemen:
MENDIKATEA | MENDIA | BIDEAREN IZENA | OHARRAK | LURRALDEA |
---|---|---|---|---|
Aurre Pirinioak | Riglos-Mallo Pisón | Pany-Haus | Aragoi | |
Carnavalada | ||||
Alberto Rabadá | ||||
Espolón Alamelo | ||||
Normal Puro | ||||
Murciana | ||||
Mi padre tiene sed | ||||
Serón Millán | ||||
Tan Tan Go | ||||
Zumo Zitronio | ||||
Anis del mono | ||||
Doctor Infierno | ||||
Caca de Lux | ||||
La caída de los Dioses | ||||
Normal del Puro con
Serón Millán |
||||
Riglos Mallo Visera | Zulú de mente | Aragoi | ||
China Town | ||||
Fiesta del biceps | ||||
Mosquitos | ||||
Riglos Mallo Cuchillo | Todo tiene fin | Aragoi | ||
Riglos Mallo Fire | Galletas | Aragoi | ||
Gallego Carrillo | ||||
Rabadá Navarro | ||||
Espolón de Burgi | Gárate | Katalunia | ||
Montrebey | Engendro | Katalunia | ||
Torrades amb all | ||||
Vilanova | Tierra de nadie | Katalunia | ||
Els Terradets | Cade | Katalunia | ||
Villaverde | 5. igoaldia, 1980.ean | |||
Vidal Farreny | ||||
Titus Magic | ||||
Aqualum | ||||
Merchely | ||||
Tim | ||||
Murciana | ||||
Mescalina | ||||
Demasiado lejos
para ir andando |
||||
Jardín de los Dioses | ||||
Smoking | ||||
Reina Puig | ||||
Terradets-Roca Regina | Gali Molero | Katalunia | ||
Barrufets | ||||
Olimpia | ||||
Arista E. Ribes-Vidal | ||||
Post Mortem | ||||
Pirinioak | Ezkaurre | Julia tximinia | Aragoi | |
Peña Telera | Batade korridoria | Aragoi | ||
Espolón Navarros | ||||
Diedro Central | ||||
Z. korridoria | ||||
Collado korridoria | ||||
Gran Diagonal | ||||
Elena korridoria | ||||
Maribel korridoria | ||||
Don Telera | Bide arrunta | Aragoi | ||
Perdido mendia | Bide arrunta | Aragoi | ||
Pico 3028 | Despiau bidea | Okzitania | ||
Pene Sarriere | Mendebaldeko aurpegia | Okzitania | ||
Orhi mendia | Bide arrunta | Euskal Herria | ||
Pic D´Anie | Bide arrunta | |||
Petretxema | Bide arrunta | Aragoi | ||
Hiru Errege Mahaia | Bide arrunta | Euskal Herria | ||
Pico Cristales | Mendebaldeko korridorea | |||
Petit Vignemale | Bide arrunta | Okzitania | ||
Bisaurin | Bide arrunta | Aragoi | ||
Balaitus | Bide arrunta | Aragoi | ||
Taillon | Iparraldeko aurpegia | Bakarrik eskiz, 1990.ean | ||
Aspe | Murciélagoseko ertza | |||
Candanchú | Tubo Zapatilla | Eskiz jaitsiera | ||
Cresta de los Diablos | Cristales korridoria | |||
Crestas | ||||
Costerillouko ertza | Ertza | |||
Vignemale | Gaubeko ertza | Okzitania | ||
Clot de la Hount | ||||
Couloir de Gaube | ||||
Espolón Bellefont | ||||
Ansabére-Espígolo | Espígolo | |||
Montaner Vicente | ||||
Salida directa | ||||
Rabieriro | ||||
Ansabére-Aguja grande | Bellefont | |||
Rabier | ||||
Ansabére | Sorgintzulo | |||
Midi D´Ossau | Jean Santé | |||
Arantxa | ||||
Hegoaldeko pilarra | ||||
Rabier | ||||
Joli | ||||
Mayi | ||||
Espolón Bellefont | ||||
Espolón Norte Integral | Bakarrik, 1996.eean | |||
Francis Tomas | ||||
Flip Matinal | ||||
Directísima Sur eta Mendebaldeko pilarra | ||||
Gavarnie | Banana Split | |||
Fluido | ||||
Sarradets | Hegoaldeko aurpegia | |||
Izas | L´eau, eau | |||
Oladubiko Arroila | Arroila jaitsiera, urarekin | Euskal Herria | ||
Ordesa-
Tozal de Mallo |
Franco Española | Aragoi | ||
Las brujas | ||||
Rabier | ||||
Anglada Civis | ||||
Ordesa-Gallinero | Rabadá-Navarro | |||
Anglada Cerdá | ||||
Espolón de la Primavera | ||||
Zaratrusta | ||||
Francis Tomas |
|
|||
Edelweis | ||||
Heroína | ||||
Géminis | ||||
Luis Cabrero | ||||
Diedro Trituradoras | ||||
Sol Negro | ||||
Hil da Jainkoa eta Hueskalerria |
|
|||
Ordesa-Fraukata | Mandrágora | |||
Divina Comedia | 2. errepikapena, 1983.ean | |||
Barrabás | ||||
Peñón de Ifach (Calpe) | Peñón de Ifach | Nautilus | 2. errepikapena, 1983.ean | Valentzia Erkidegoa |
Anglada-Gallego | ||||
Diedro Ubsa | ||||
Directa Rusa |
|
|||
Gómez | ||||
Picos de Europa mendikatea | Urriellu | Murciana | Asturias | |
Rabadá Navarro | ||||
Clásica sur | ||||
Zunbeltz |
|
|||
Directísima | ||||
Sagitario | ||||
Mediterráneo | ||||
Cara Sur | ||||
Leiva | ||||
Cepeda | ||||
Amistad con el Diablo | ||||
Vuelo del Dragón | ||||
El cainejo eta Almirante | ||||
Peña Vieja | Espolón Franceses | |||
Horcados Rojos | Régil | |||
Aguja Ostaiko Etxea | Del Diedro | |||
Careseko ibilaldia | Oinez | |||
Alpeak | Cervino | Vía Hörnli | Suitza | |
Espolón Frendo | Frendo | Rodano-Alpeak | ||
Petit Dru | Zeharkaldia | |||
Mont Blanc Tacul | Goulotte Chéré | |||
Directa Americana | Robinson bidea | |||
Mont Blanc | Espolón Brenva | 40tik 200 m bitarteko bideak 6A eta 7A bitartekoak | ||
Yosemite | Capitán | The Nose | Lehenengo igoera euskalduna, 1983an. | AEB |
East Buttress | Lehenengo igoera euskalduna, 1983an. | |||
Atlas | Toubkal | Bide arrunta | Maroko | |
Meseta Tazashart | Couloir Neige | |||
Afeiha Anduacrin | Bide arrunta | |||
Dedo de Tadak | Bide arrunta | |||
Diedro bidea | ||||
Vinguenouse | Bide arrunta | |||
Tiskin | Bide arrunta | |||
Eskaladako hainbat bide | Aljeria | |||
Paineko Dorreak | Erdiko Dorrea | Antxon eta Gaizka | Txile | |
Punta Guillermina | Argentina |
Antxon Alonsok beste inguru hauetan ere eskalatu zuen: Bi Ahizpak[13]; Ziordiako Espoloia; Txindoki; Santa Barbara; Torcido; Egino; Ogoñoko lurmuturra; Etxauri; Itxusiko Harriak; Aiako Harria; Arkaleko haitzak; Igeldo; Zazpiturri; Balerdi; ...



Mendizale erreferentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Carlos Ochoak, haren lagunak, zioen moduan, Antxon ez zen mendizale aditua edota mendizale ona, Antxon mendizale bikaina zen. Gipuzkoako bere belaunaldiko onenetakoa eta, ziurrenik, 1980-1987 artean indartsunetakoa. Hark erakutsi zuen moduan, oso ona zen behe, erdi eta goi mailan, nahiz udaberrian, udan, udazkenean eta baita neguan ere. Era berean, bikaina zen harkaitzetan, elurretan edota izotz-paretetan.

70. hamarkadako eskaladako biderik zailenetakoak errepikatzen lehenetarikoa izan zen (Rabadá Navarro, Ravier, Despiau, ea.), eta garai hartako era klasikoan igo zituen, gainera, 80. hamarkadako hasierako biderik zailenetakoak egiten ere lehenetarikoa izan zen (Guirles, Gálvez, Dru, Yosemiteko Nose...). Lehena izan zen eskaladarako oso bide zailak irekitzen: Santa Barbaran; Irurtzungo Bi Ahizpetan; Etxaurin; Urriellun...[14] Izotzetako eskaladako bide zailak egiten ere aitzindari izan zen (Gaubeko korridorea, 1981ean egina).

Antxon mendizaleen arteko munduan ezezagunaren papera irudikatu bazuen ere, era berean erreferentzia handiko mendizalea zen. Gogor itxura baldin bazuen ere, eta zenbaitetan zakar punttu bat ere, begirune handia isladatzen zuen. Nolanahi ere, bere lotsaren atzean bihotz handiko pertsona bat gordetzen zen, sentibera eta umore handikoa. Era berean, izugarrizko gogoa zeukan bai laguntzeko, bai erakusteko eta lagunekin harremantzeko ere. Oso mendizale zuhurra izan zen eta inoiz ez zitzaion gustatu bere burua besteen aurrean nabarmentzea. Inoiz ez zuen parte hartu izen handiko espedizioetan, eta inoiz ez zen kezkatu ez subentzio, ez etxe-laguntzaileak bilatzean ere. Inoiz ez zituen aditzera eman bere abenturak: esan daiteke Antxon dela mendizaleen arteko langile-klasearen eredua, hain zuzen ere.[15][16]
San Esteban elizako tximistorratza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aipatzekoa da Antxonek jarri zuela Oiartzungo San Esteban elizako tximistorratza. 1993an jarri zuen Felix anaiarekin batera.
Ezbeharra Txileko Patagonian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998aren hasieran, Antxon Alonso oiartzuarra, Gaizka Razkin, Gerardo Telletxea eta Andoni Areizaga donostiarrak, Josetxo Roriguez pasaitarra eta Hernaniko Martin Zabaleta mendizale ezaguna Txileko Patagonoian dauden Paineko Dorreetara abiatu ziren eskalatzera. Han, Antxon Alonso eta Gaizka Razkin erdiko dorreko ipar mendebaldeko aurpegian bide berri bat irekitzera abiatu ziren. Bide berri hori zabaldu ondoren eta gailurra zapaldu ondoren, behera zihoazela, Antxon eta Gaizkari arroka eta rlur jausi bat etorri zitzaien gainera. Istripu zorigaitza izan zen bi eskalatzaileentzat.[17]
1998ko otsailaren 28an, Errenteria-Oreretan ospatu ziren Antxonen aldeko hileta elizkizunak. Bertan, bertso hauek kantatu zizkioten:
« | Mendi tontorra, zure laguna
bilakatu zaizu etsai, eta lagunak gaur triste gaude ez gaude batere lasai. Baina begiak itxi orduko ikusten zaitugu alai, mendi-gailur berrien zai eta bizi-pozetan blai, besterik ez zenuen nahi... Gaurtik aurrera mendi guztiak zuretzako dira zelai, bizia mendiak eman dizu bizia kendu ere bai! (bis)
kirolzale sonatua, gaztetandikan maite izan duzu mendiaren arriskua, bazenekien nolakoa zen mendi-gailurren kantua, Yosemiten enkantua, mendi-horma sakratua, arriskuaren patua... Paineko Dorre zerutiarra, Dorre madarikatua! Kanturik gabe utzi diguzu Oarso aldeko kukua! (bis) (Zuek horrela ikusi eta doinua) |
» |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Un montañero español muere en Chile» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2023-02-20). «25 urte Antxon Alonso gabe» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
- ↑ Villoslada, Iñaki. (2019-01). «Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria» e-Hizpide, Helduen euskalduntzearen aldizkaria (94) doi: . ISSN 2530-3287. (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ Ugaldebere, Jaione. (1998). «Antxon Alonso Susperregi (1958-I-15 1998-II-19» Oiartzun 98 (Oiartzungo Udala) 28: 44-51..
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, LAURA FIDALGO | Fernando J.. (2021-10-30). «Los pioneros reconquistan el Urriellu» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) goyoaga, ander. (2009-10-02). «"Si no puedo escalar me veo en el manicomio"» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
- ↑ «BulnesLand: Zunbeltz 1989» BulnesLand julio 29, 2008 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
- ↑ (Ingelesez) «Errimaia nº 76» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
- ↑ [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130128/384963/es/Reequipan-via-Zunbeltz-recuerda-Mogollon «Reequipan la v�a �Zunbeltz� y se recuerda a �Mogollon� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ Alonso y Olarra, Antxon y J. A.. (1989). «Buscando a Zunbeltz en la oeste del Naranjo» Pyrenaica (Bilbo: Euskal Mendizale Federakundea) 155: 264-267. ISSN 0212-5676..
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2012-08-03). «Patxi Arocena y Carlos García liberan ‘Giovanni corpo-corto’ (130 m, 8a+)» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendizabal Alonso, Jose Miguel Antxon. (1988). «Invernal a la Norte de la Torre» Pyrenaica (Bilbo: Pyrenaica) 150: 16-17. ISSN 0212-5676..
- ↑ «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2012-08-03). «Patxi Arocena y Carlos García liberan ‘Giovanni corpo-corto’ (130 m, 8a+)» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Julio. (2010-04-21). «Vias de Balerdi» Mendiak (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ (Ingelesez) «Errimaia nº 76» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ «antxon alonso Aloak» Oarsoaldeko Hitza 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).