Martin Zabaleta
Martin Zabaleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1949ko irailaren 20a (72 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Bozeman (Montana) |
Talde etnikoa | euskalduna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta mendiko gidaria |
- Artikulu hau euskal mendizaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Zabaleta (hargina)».
Martin Zabaleta Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 20a -) mendizale eta mendi-gidari gipuzkoarra da.
1980ko maiatzaren 14an bihurtu zen Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskaldun, Pasang Temba xerpa lagun zuela.[1] Halaber, munduko tontorrik garaienera koroatu duen Espainiako lehen mendigoizalea da. Eztabaida piztu zuen, tontorrean ikurrina paratzean, Nepalgo bandera, energia nuklearraren aurkako bandera eta ETAren anagramarekin batera.[2]
Gaur egun, Montanan (Ameriketako Estatu Batuetan) bizi da,[3] Yellowstone Parke Nazionaletik gertu.
Beste zortzimilako batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kanchenjunga (1988).
- Cho Oyu (1989).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «35 años después del día en el que el Everest habló en euskera» Noticias de Gipuzkoa 2015/05/17.
- ↑ EiTB. (2015/05/15). Martín Zabaleta, primer vasco que pisó la cima del Everest. .
- ↑ «Martin Zabaleta» Berria 2015-07-12.