Antzara hankagorrizta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antzara hankagorrizta
Greylag Goose - St James's Park, London - Nov 2006.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
LeinuaAnserini
GeneroaAnser
Espeziea Anser anser
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa
Anser anser distribution map.png
Arrautza
Anser anser MWNH 0955.JPG

Antzara hankagorrizta (Anser anser) Anatidae familiaren ahate domestiko eta ez-domestikoa da, Anser generoan arruntena dena[1].

75-90 cm garai da eta Europako antzara handiena da. Antzara Hanka hori urria baino handixeagoa besterik ez bada ere. Azken horrengandik bereizten duena itxura orokor argiagoa eta sendoagoa da. Bi sexuen lumajea gris nabarra da, bizkarrean ilunagoa eta uzki aldea erabat zuria. Txatal gris nabariak ditu hegoen gainaldean. Mendebaldeko Europan gehien den subespezieak laranja-koloreko moko eta hankak ditu. Oso zaratatsua da eta migrazioko taldeak, askotan “V” forma eratuz doazenak, maiz entzumenaz detektatzen dira ikusmenaz baino lehenago. Eurasian oso zabaldutako espeziea da.7 urteko bizi iraupeneko animalia da. Dauden bi subespezieetatik, argi eta garbi urritzen ari den ekialdekoa baino askoz ere ugariagoa da mendebaldekoa. Hainbat tamainatako ur-masen inguruan habia egiten du, eta ez dio axolarik ura geza, gazia edo gazikara izan, baina betiere oso zona irekia izan behar du. Batez ere landareak (bai ur azpikoak eta bai lehorreko gramineoak) jaten ditu, baina ornogabe txikiak ez ditu bazter uzten. Urdaibain ugaria da eztei ondoko migrazioan eta batzuetan negua igarotzeko talde txikia (bi dozena baino gehiago ez) geratzen da. Anbeko polderrean ibiltzen dira, baina askotan, gizakiek eragindako eragozpenak direla eta, San Kristobalera edo Kanalera joaten dira. Belarrez elikatzen da gehienen bat eta zuloak egiten ditu lurrean sustraien bila.

Lehen saldoak urrian azaltzen dira, baina migrazioko goi-maila azaroan izaten da. Negua igarotzen duten aleak abenduan iristen dira eta otsaila edo martxoa arte egoten dira; sasoi horretan eztei aurreko migrazioa ozta-ozta nabaritzen da

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieak hiru azpiespezie ditu:

  • Anser anser anser Mendebaldeko antzara hankagorrizta   (Linnaeus, 1758)
  • Anser anser rubrirostris Ekialdeko antzara hankagorrizta
  • Anser anser domesticus Etxekotutako antzara   (Linnaeus, 1758)

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lorenz, Konrad Z.; Martys, Michael; Tipler, Angelika (1991), Here Am I—Where Are You? The Behavior of the Greylag Goose, Orlando: Harcourt Brace Jovanovich, ISBN 0-15-140046-3 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzara hankagorrizta Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Anser_anser