Aphanize

Koordenatuak: 43°06′N 1°04′W / 43.1°N 1.06°W / 43.1; -1.06
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aphanize
Datu orokorrak
Garaiera1.044 m
Motamendate eta mendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′N 1°04′W / 43.1°N 1.06°W / 43.1; -1.06
MendikateaArbailako mendigune
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBehorlegitik

Aphanize mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendatea da, Nafarroa Behereko Behorlegi eta Mendibe udalerrien artean kokatuta.

Biduze eta Errobi ibaien arroen arteko muga da. Iparraldean Eltzarreko ordokia eta Biduzeko iturria eta hegoaldean Lauribar ibaiaren harana ditu. Arbailetako Behorlegituturru (1.265 m) eta Hauskoaren (1.268 m) artean dago.

Aphanizen badago haizpe bat 328 metroko horma duena, eskalada munduan famatua dena.

Uhaitzandi ibaiak ere badu izen bereko ibaiadarra.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igotzeko bidea Donazaharre eta Behorlegin hasitakoa da. Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra doan ibilbide honetatik Burdin Olatze mendatera ere igo daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pierre Minvielle, Grottes et canyons, (Denoël argitaletxea, Les 100 plus belles courses et randonnées bilduma, 1977)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa