Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
 Zuberoa, Euskal Herria
Altzai-eglise.jpg
Altzaiko Done Petri eliza.

Altzai-Altzabeheti-Zunharretako armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Oloroe-Donamaria
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala CoA fr Alçay A S.svg Alçay-Alçabéhéty-Sunharette
Alkatea Anicet Erreçarret
(2008-2014)
Posta kodea 64470
INSEE kodea 64015
Herritarra altzaiar-altzabehetiar-zunharretar
Kokapena
Koordenatuak 43° 05′ 42″ N, 0° 54′ 32″ W / 43.095°N,0.90888888888889°W / 43.095; -0.90888888888889Koordenatuak: 43° 05′ 42″ N, 0° 54′ 32″ W / 43.095°N,0.90888888888889°W / 43.095; -0.90888888888889
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta hemen kokatua: Zuberoa
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta (Zuberoa)
Azalera 34,40 km2
Garaiera 217 - 1.535 metro
Demografia
Biztanleria 227 biztanle (2013)
Dentsitatea 6,6 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 14,83
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 61,4
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,48 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,97 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 72,53 (2010)
Euskararen erabilera % 44,09 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1833. urtea


Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Zuberoako udalerria da, Basabürüako ibarresküinean kokaturik dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauribar ibaiak udalerria zeharkatzen du, bere ibaiadar diren Arbaretxarbaretxeko erreka eta Eskalerako errekarekin batera (baita azken honetara isurtzen den Pikettako erreka).

Bestalde, Uhaitzandira isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira udalerritik.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1790. urtean, Zunharreta, Mauleko barrutiaren menekoa zen kantonamentu baten burua zen. Kantonamentu horretan gaur egungo Aloze-Ziboze-Onizegaine, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Etxebarre, Gamere-Zihiga, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Lexantzü-Zunharre, Ozaze-Zühara udalerriak sartzen ziren.

1833. urtean Altzai, Altzabeheti eta Zunharreta herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
- - - - - 802 804 754 766
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
710 688 702 665 626 591 582 553 584
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
571 553 520 507 477 503 512 487 407
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2010 - -
354 298 262 283 273 246 232 - -

2010eko biztanleria INSEEk emandako datua da

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibarletako hamar tumuluak monumentu historiko izendaturik daude 1960. urteaz geroztik. Ibarnabako zazpi tumuluak ere monumentu izendaturik daude 1960. urtetik aurrera.
  • Maide korralea gaztelu-zaharra, mitologiaren arabera, jentil eta laminek eraiki zutena.
  • Altzaiko Done Petri eliza erromanikoa da, Erdi Aroaren erdialdekoa dena. XVII. mendeko kanpandorrea du eta XIX. mendean berriztu zen eliza osoa.

Altzaiar, altzabehetiar eta zunharretar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  1. a b c d e (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .