Aquilino Gomes Ribeiro
Aquilino Gomes Ribeiro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sernancelhe (en) , 1885eko irailaren 13a |
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma |
Bizilekua | Frantzia |
Heriotza | Lisboa, 1963ko maiatzaren 27a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Santa Engrácia (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria, idazlea, prosalaria, itzultzailea, terrorista eta iraultzailea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
Aquilino Ribeiro, (Beira Alta, 1885eko irailaren 13a - Lisboa, 1963ko maiatzaren 27a) portugaldar idazlea izan zen.
Portugalgo eleberrigile nagusia izan zen XX. mendearen hasieran, eta herrialde hartako historiako idazlerik oparoenetakoa. 1914an idatzi zuen lehen lana, Jardim das Tormentas (Ekaitzen lorategia) eta ondoren argitaratu zituen Terras do demo (1919, Deabruaren lurrak), eta bere idazlan nagusia, Estrada de Santiago (1922, Santiagoko Bidea). Lan aipagarriak idatzi zituen bizitzako azken urteetan: A casa grande de Romarigães (1957, Romarigãesko etxe handia) eta Quando os lobos uivam (1958, Otsoek ulu egiten dutenean). Aquilino Ribeirok Portugaldik kanpo egon behar izan zuen hainbat alditan, iraultza sozialaren alde erakutsi zuen jarreragatik; Portugalgo nekazarien giza moldeak eta hizkuntza-moldeak landu zituen batez ere, eta, geroko idazle askoren ustez, Portugalgo nekazarien eredu bihurtu zen Malhadinhas izeneko pertsonaia sortu zuen Estrada de Santiago eleberrian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.