Arad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arad
Arad
municipiu of Romania (en) Itzuli
Arad3.jpg
ROU AR Arad Flag.png ROU AR Arad CoA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Errumania
JudețArad konderria
Alkatea Laurențiu Bibarț (en) Itzuli
Jatorrizko izena Arad
Posta kodea 310001–310508
Herriburua Arad (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 46° 10′ 00″ N, 21° 19′ 00″ E / 46.1667°N,21.3167°E / 46.1667; 21.3167Koordenatuak: 46° 10′ 00″ N, 21° 19′ 00″ E / 46.1667°N,21.3167°E / 46.1667; 21.3167
Arad jud Arad.png
Azalera 116.5 km²
Altuera 117 m
Demografia
Biztanleria 159.074 (2011ko urriaren 31)
Red Arrow Down.svg-13.753 (2011ko urriaren 31)/(2002ko martxoa)
Dentsitatea 1.365,44 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 56
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Pécs, Atlit (en) Itzuli, Fushun, Gyula (en) Itzuli, Hódmezővásárhely (en) Itzuli, Givatayim (en) Itzuli eta Zrenjanin (en) Itzuli
Matrikula AR
primariaarad.ro

Arad Errumania mendebaldeko hiri bat da, Arad barrutiko hiriburua, Transilvania eskualdean. Bukarest hiriburutik 563 km-ra dago trenbidez; Hungariako Budapest hiriburutik, 265 km-ra; eta Austriako Viena hiriburutik, 506 km-ra. Mureş ibaiaren eskuineko ertzean dago.

Hiriak erdigunea dauka, eta bost aldiri (bata ibaiaren beste aldean, Aradu Nou edo (Arad Berria). Egituraz eta eraikuntzaz hiri modernoa da, arkitektura-eraikin ederrekin, bai publikoak bai pribatuak. Besteak beste, katedrala dago, ortodoxoen apezpiku-hiria da seminario eta guzti; irakasle-eskola bi daude, eta musika-kontserbatorioa ere bai.

Arad, Austria-Hungariako Inperioaren hasieratik (1000. urtea) harik eta Lehen Mundu Gerraren amaieran 1919. urtean banatu zen arte, Inperioko hiria izan zen. Izan ere, Arad zegoen eskualdea eta Transilvania osoa Errumanian sartu zen orduan.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urteko erroldaren arabera, Araden 147.992 biztanle zeuden. Jatorriaren arabera, honela banatzen dira:

  • Errumaniarrak: 126.075 (%85,19)
  • Hungariarrak: 15.695 (%10,06)
  • Ijitoak: 2.535 (%1,71)
  • Alemanak: 1.256 (%0,84)
  • Beste jatorriren batekoak: 2.116 (%1,22)

Erlijio nagusia ortodoxoa da (%72,7), katolikoak (%12,1) eta beste batzuk ere badaude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Arad)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18 18 26 28 32 34 38 37 36 30 21 17 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 4 16 21 23 25 30 28 24 17 9 5 15
Batez besteko tenperatura (ºC) -1 1 6 10 16 18 20 20 17 11 5 0 23
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3 -2 1 7 13 15 16 14 11 6 0 -2 6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25 -21 -15 -7 -1 2 5 4 0 -11 -12 -17 -25
Pilatutako prezipitazioa (mm) 22.8 18.9 22.7 41.5 39.4 63.2 44.9 39.7 40.0 28.2 29.6 31.3 422.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 11 11 10 12 11 9 8 7 9 12 12 123
Eguzki orduak 62 84 124 150 248 270 279 279 210 155 60 62 1983
Iturria: Weatherbase[1] MSN Weather[2] BBC Weather [3]

Aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Joan katedral ortodoxoa (1862-1865), estilo barrokokoa.
  • Katedral Katolikoa (1902-1904), estilo errenazentistakoa
  • Udaletxea (1872-1874), 54 metro alturako dorrearekin
  • Palatul Cultural edo Kultura Jauregia (1911-1913): besteak beste, museoaren eta Estatuko Filarmonikaren egoitza da
  • Eliza Ebanjeliko Luteranoa edo eliza gorria (1906), estilo neogotikokoa
  • Cetatea Aradului zitadela (1762-1783)

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]