Baia Mare

Koordenatuak: 47°39′24″N 23°34′19″E / 47.6567°N 23.5719°E / 47.6567; 23.5719
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baia Mare
Baia Mare
Nagybánya
Frauenbach
municipality of Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errumania
JudețMaramureş konderria
AlkateaCătălin Cherecheș (en) Itzuli
Izen ofizialaBaia Mare
Jatorrizko izenaBaia Mare
Nagybánya
Frauenbach
Posta kodea430011–430435
HerriburuaBaia Mare (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak47°39′24″N 23°34′19″E / 47.6567°N 23.5719°E / 47.6567; 23.5719
Map
Azalera236 km²
Altuera228 m
Demografia
Biztanleria108.759 (2021eko abenduaren 1a)
−14.979 (2011)
Dentsitatea460,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1329
Telefono aurrizkia262
Ordu eremuaEkialdeko Europako Udako Ordutegia
Hiri senidetuakHódmezővásárhely (en) Itzuli, Hollywood (Florida), Kitwe (en) Itzuli, Nyíregyháza, Serino, Szolnok, Wels (en) Itzuli, Zalău (en) Itzuli, Ivano-Frankivsk, Bielsko-Biala eta Combs-la-Ville
MatrikulaMM
baiamare.ro

Baia Mare (errumanieraz «Meategi handia» esan nahi du; hungarieraz: Nagybánya, alemanez: Frauenbach; latinez: Rivulus Dominarum) Errumaniako iparraldeko hiri bat da, Maramureş probintziako hiriburua.

Hiria haran batean dago, mendiz inguratua, hala nola Gutâi (1.443 m) eta Igniş (1.307 m). Bukarestetik 600 km ingurura dago, Hungariako mugatik 70 km-ra eta Ukrainako mugatik 50 km-ra. Hiriak lau herri ditu bere mende: Blidari (Kőbánya), Firiza (Felsőfernezely), Valea Borcutului (Borpatak) eta Valea Neagră (Feketepatak).

1912an 12.877 biztanle zituen. Geroztik, hiria etengabe hazi zen 1990eko hamarkada arte: 1956an 35.920, 1966an 62.658, 1977an 100.985 eta 1992an, 149.205. Harrezkero, populazioa urrituz egin da: 2004an, 141.254 biztanle, eta 2011n, 114.925. Populazioaren % 84 errumaniar jatorrikoa da, eta % 12 hungariar jatorrikoa.

Hiriaren jarduera ekonomiko nagusia inguruetako meatzaritzan oinarritu da, baina, 1989ko iraultzaz geroztik, meatzaritzak behera egin du nabarmen. Geroztik, beste industria eta zerbitzu-industria batzuk ezarri dira hirian (altzarigintza, saltegi handiak)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1328an aipatzen da lehen aldiz, Karlos I.a Hungariakoaren idazki batean, latinez, Rivulus Dominarum izenarekin.

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, Austria-Hungarietako Inperioa desegin egin zen, eta Baia Mare Errumaniaren mende gelditu zen. 1940-1944 bitartean, Hungariak okupatu zuen, baina Errumaniara itzuli zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]